Euskara Zerbitzuak Leioan euskara sustatzea du helburu Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraituz. Udal barruko erabilera ere sustatu eta bideratu behar du herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan arreta eta zerbitzuak jaso ditzaten. Halaber herrian egiten den euskarazko ekintzen egitaraua koordinatzen du.
Honetarako badaude hainbat egitarau eta diru-laguntza mota.
Egitarauak:
Udaleko erabilera plana: udal barruko euskararen erabilera areagotzeko plana udal langileen artean, zerbitzua euskaraz ele bitan emateko.
- Olgetan, jolas eta tailerrak: Leioako umeentzat astean bi egun.
- Txilinbueltaka: egonaldiak euskaraz Leioako umeentzat.
- Gazterpe-Abentua: abentura egonaldiak Leioako nerabeentzat.
- Merkatari: hizkuntza aholkularitza Leioako merkatarientzat.
- Erabiliz: Gazte eta helduentzako ikuskizunak euskaraz.
- Erdu berbetan: Leioako kirol eta kultur elkarteen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimenak.
- Familia bidezko transmisioa: euskara familiaren esparruan ondorengoetaratzeko tailer eta kanpainak.
Diru-laguntzak:
Euskara ikasteko diru-laguntzak: euskara ikasten ari diren Leioako hainbat kolektibori zuzendutako diru-laguntzak (12 urtetik beherako gurasoak, kirol elkarteetako partaideak, merkataritzako langileak, errenta urrikoak).
Euskara sustatzeko diru-laguntzak: Leioan euskararen erabilera bultzatzen duten egitarauetarako diru-laguntzak. Laguntzok herriko taldeentzat dira.
Euskarazko errotulu eta toldoetarako diru-laguntzak: Leioako denda eta tabernetan euskaraz edo ele bitan dagoen errotulazioa jartzeko diru-laguntzak, herriko hizkuntza-paisaia euskalduntze aldera.