Leioa
Bilaketak
Igandea, 2017ko Urriaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » App

App

Leioa app 500 leioaztarrek baino gehiago udalaren app-a erabiltzen dute: Leioako albisteak, udal aldizkaria, informazio bideoak, gertakariak bidaltzeko aukera, informazio gehigarria… Leioa aplikazioaren bidez, klik bakarrarekin, udalerriarekin lotutako zenbait sekzio kontsulta daitezke. Adibidez, udalerriko albiste berrienak irakur daitezke, baita zaharrenak bilatu ere. Gainera, aplikazioan udal aldizkari guztiak eta Udalaren YouTube kanaleko bideoak ikus daitezke.

App honek Gertakariak izeneko atala ere badauka. Bertatik, herritarrak kaleko edozein jazoera edo matxuraz informatu ahal izango dio Udalari, zuzenean, eta segundo bakar batzuetan. Informatzailearen datu pertsonalak (izen-abizenak) eta iruzkina bakarrik jarri behar dira, eta dispositiboak koordenatu zehatzak detektatuko ditu kokatze automatikoari esker.

Aplikazioa eskuragarri dago iOS eta Android sistemak dituzten smartphone eta tabletetarako. On line dendetan deskargatzeko prest dago, dohainik. Zerein zain zaude? Deskargatu aplikazioa doan.

App Leioa iOS App android
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa