Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2017ko Abenduaren 11a
Hemen zaude: Hasiera » RSS

RSS

RSS katea

Leioa.eu-eko RSS katea (Really Simple Syndication) albisteak bidaltzeko sistema automatizatua da. Horren bitartez, berehala izango duzu Leioako Udalak argitaratutako albiste guztien berri.

Leioa.eu-eko RSS kateari esker, albisteak unean bertan jasoko dituzu, argitaratu bezain laster.

Horretarako behar den teknologia RSS programa irakurgailu edo gehitzaile bat da. Programa irakurlea automatikoki konektatuko da leioa.eu-ekin, nabigatzaile bat ireki beharrik gabe; horrela, bada, albiste berriak aurkituko ditu eta lotura zerrenda bat aurkeztuko dizu bere titularrekin. Interesgarri zaizkizun titularren gainean klikatu dezakezu, eta, horrela, web orrira ohiko moduan sartu (nabigatzailearen bitartez), informazioa zabalago ikusi ahal izateko.

Nola har daiteke alta?

Lehenengo urratsa zure beharrizanetara egokitzen den RSS irakurgailu bat aukeratzea da. Merkatuan asko daude eskuragarri; gehienak dohainekoak dira eta erraz instalatu daitezke. Hona hemen horietako batzuk:

RSSreader, Feedreader, Sharp Reader, FeedDemon.
Mac Os X: NetNewsWire, Newsfire.
Linux: Straw.

Beste nabigatzaile batzuek ere, hala nola, Firefox eta Opera izenekoek ere RSS jasotzen dute (Firefoxek Live Bookmarks deitzen ditu, eta Operak, berriz, Feeds).

Beste aukera batzuk ere badaude, besteak beste, Aurki.com (RSS euskaraz) eta Bloglines online zerbitzuak. Zerbitzu horietan, titularrak jasotzeko, ordenagailura programa bat deskargatu beharrean, dohaineko kontu bat sortu behar duzu web orrian.

Irakurgailua prest daukazunean, gehitu irakurgailuari leioa.eu-eko albisteen RSS (http://www.leioa.net/rss/rssEu), jarraibideei kasu eginez.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa