Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Euskara Zerbitzua

Euskara Zerbitzua

Euskararen Txantxangorria
Euskara Zerbitzuak Leioan euskara sustatzea du helburu Euskara Sustatzeko Ekintza Planari (ESEP) jarraituz. Egun, indarrean dago 2018-2022 plan estrategikoa, 2018ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran onartu zen.

Udal barruko erabilera ere sustatu eta bideratu behar du herritarrek aukeratzen duten hizkuntzan arreta eta zerbitzuak jaso ditzaten.

Eginkizun hauek aurrera eramateko badaude hainbat egitarau eta diru-laguntza mota.

Egitarauak:

Udaleko erabilera plana: udal barruko euskararen erabilera areagotzeko plana udal langileen artean, zerbitzua euskaraz ele bitan emateko.

- Familia bidezko transmisioa: euskara familiaren esparruan transmisiorako tailer eta kanpainak.

- Merkatari: hizkuntza aholkularitza Leioako merkatarientzat.

- Berbaldun: Asteroko Euskaraz hitz egiteko aukera.

- Erdu berbetan: Leioako kirol eta kultur elkarteen artean euskararen erabilera sustatzeko aholkularitza eta laguntza.

Diru-laguntzak:

Euskara ikasteko dirulaguntzak: euskara ikasten ari diren Leioan erroldatutako ikasleei eta hainbat kolektibori zuzendutako diru-laguntzak.

Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak: Leioan euskararen erabilera bultzatzen duten egitarauetarako diru-laguntzak. Laguntzok herriko taldeentzat dira.

Euskarazko errotulu eta toldoetarako diru-laguntzak: Leioako denda eta tabernetan euskaraz edo ele bitan dagoen errotulazioa jartzeko diru-laguntzak, herriko hizkuntza-paisaia euskalduntze aldera.

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala