Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2017ko Abuztuaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Leioa.eu, webgune irisgarria

Leioako Udalaren webguneak herritar guztiek bertako edukietarako irisgarritasuna lortzeko konpromisoa hartu du, Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Zerbitzuen Legeak Herri Administrazioen webguneetarako ezarritakoa betez..

Sarera konektatzen diren erabiltzaileen ezaugarriak oso desberdinak dira: entzumen, ikusmen, mugikortasun, irakurketa edo ulermen arazoak izan ditzakete, edo soilik testua erakusten duen nabigatzailea, pantaila txikia, zuri-beltzekoa, sareko konexio motela eta abar izan dezakete.

Web Irisgarritasuna aipatzen denean, Webgunearen eta bertako eduki guztietarako eta pertsona guztien sarbide unibertsala hartzen da hizpide, indibiduoaren berezko mugak (minusbaliotasuna) edo erabileratik eratorritako mugak (teknologikoak edo girokoak) albo batera utzita.

Webgune hau WAI (Web Accesibility Initiative) delakoaren W3C (World Wide Web Consortium), erakundeak emandako edukien irisgarritasun-ildoen arabera sortu da. Ildo horiek web irisgarritasuneko lana sustatu, ikertu eta horri buruz informatzeko zehaztu dira.

WAIk hiru irisgarritasun maila ezarri ditu: "A", "A" bikoitza eta "A" hirukoitza. Maila bakoitza lortzeko, ildo edo printzipio jakin batzuk bete behar dira.

Leioa.eu atariko orrialde guztiak W3C-ren XHTML 1.0 Gomendioaren arabera sortu dira, web garapena lortzeko eta ezaugarri semantiko eta egituratuarekin. Aurkezpen-geruza 2. mailako (CSS2) kaskada erako orriei buruz W3C-k eman duen gomendioaren arabera egin da.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa