Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Behargintza » Jarduteko arloak

Behargintza

Jarduteko arloak

Informazioa

Behargintzan formazio, enplegu eta autoenpleguari buruzko informazioa eskaintzen dizugu: Ikastaroak, bekak, diru laguntzak, aukerak eta sortubarritako sektoreak, baita enplegu eskaintzei buruzkoa ere.

Orientazioa

Enplegu bilaketan aholkularitza eskeintzen dizugu. Lehenengo eta behin lanbide egoerari buruzko diagnosia, lan merkatuari dagokionez, egingo dugu eta geroago formazio, laguntza eta jarraipen plan egokia egingo dugu enplegu bilaketan.

Eskatu ardua zure orientatzailearekin 94 400 41 95 telefonoan

Prestakuntza

Eskualdeko langileen eta enpresen beharren arabera formazio ekintzak antolatzen ditugu.
  • Lan trebakuntzarako.
  • Txandakakoa (praktikak enpresetan).
  • Herri mailako etengabeko prestakuntza planak egiteko laguntza.
  • Enpresa kudeaketa.

Prestakuntza eta Enplegurako Programak

Auzolan, “INEM CCLL”.

Enplegua

  • Autoenplegurako aholkularitza
    Enpresa ideia bat dutenenei laguntza eskaintzen diegu, ideia aztertzen dugu eta bideragarritasun plana egiten dugu, laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dugu, proiektuaren martxan jartzean orientazioa eskaintzen dugu, kudeaketan formazioa ematen dugu eta enpresa finkatu arte enpresari segimendua egiten diogu.
  • Lan bitartekotza zerbitzua
    Gure inguruko lan eskaintzak kudeatzen ditugu eta enpresa eta langilearen artean bitarteko izango gara, udalerrian eta eskualdean kokatutako enpresekiko etengabeko kontaktua mantentzen.
  • Enpresei aholkularitza: laguntzak eta diru-laguntzak
    Aukera eta beharren arabera laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen dugu eta izapideak egiten laguntzen dugu.


Formakuntza eskaintza:

2022ko ikastaroak iraila-abendua

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa