Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bizikidetza » Eskola jardunaldiak

Eskola jardunaldiak

Convivencia escolar
Guztioi dagokigu elkarrizketari irekiagoa, errespetutsuagoa eta baketsuagoa den gizartea eraikitzea, hau da, berau osatzen duten pertsona eta talde desberdinen artean elkarbizitza positiboa nagusituko den gizartea. Erakundeok ere, batez ere herritarrengandik hurbilenekoek, esate baterako Udalak, badugu ardura aldaketa hau bultzatzeko gure gizartean.

Elkarbizitza eta bakea ikasi eta eraiki egiten dira, eta guztiok gara proiektu honetako protagonista. Helburu honek prozesu motela eskatzen du, eta mentalitate indibidual eta kolektiboaren aldaketa; aldaketa honetan, hezkuntzak erabateko garrantzia hartzen du elkarbizitza baketsuaren ereduari eutsiko dioten balore, jarrera eta trebetasunen garapenean.

Nazio Batuak, bere 53/24 Ebazpenean, azpimarratzen du heziketa funtsezkoa dela bake kultura bultzatzeko bitarteko gisa eta, besteak beste, neurri hauek nabarmentzen dira lortu ahal izateko: "…arduratu haurrek lehen haurtzarotik gatazkak era baketsuan eta giza duintasuna errespetatuz, tolerantziaz eta bazterketarik gabe ebazteko aukera emango dieten balore, jarrera, jokabide eta bizitzeko moduei buruzko irakaspenak jaso ditzaten". Hezkuntza bai formala eta bai informala, familian eta eskolan, elementu giltzarria da bake kulturaren eraikuntzan, haurtzarotik hasita baloreak transmititzeko eta jokabideak ikasteko bidea den aldetik.

Bide honetan, ikastetxeak, duela zenbait urtetatik hona zeregin aktiboa eta erabakigarria betetzen ari dira Elkarbizitza Planak garatuz. Plan hauetan, ikastetxeetan elkarbizitza eta bakerako heziketa hobetzeko inplementatzen diren neurri eta estrategiak zehazten dira.

Bakearen Kultura eraikitzen ikastetxeek duten papera indartzeko, hain zuzen ere, Leioako Udalak inplementatu ditu hainbat programa azken urte hauetan. Ekintza horien artean aipatu beharra dago “Eskola Elkarbizitzarako Proposamen Berriak” izeneko jardunaldiak, zeinen bidez sortu eta bildu baitira ondoren agertzen diren ekarpenak.

II. Jardunaldia Eskola-Elkarbizitzarako:

Eskola-elkarbizitza

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala