Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2017ko Abuztuaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Hezkuntza

Hezkuntza

Leioak hezkuntza-komunitate garrantzitsua du, Haur Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitateraino, Oinarrizko Hezkuntzatik, Derrigorrezkoaren Osteko Bigarren Hezkuntzatik eta Bigarren Hezkuntzaren ostekora heldu arte. Era berean, zentro anitz ere badugu, ikastetxe publiko zein pribatu, heziketa-ereduak ere, anitz... Oso eskola-mapa aberatsa osatzen dugu.

Hezkuntzak daukan garrantziaz jakitun, arauzko hezkuntzaren esparruan ezezik, herriaren garapenean eta herritarren formazioan ere, Leioako Udaleko Hezkuntza eta Hizkuntza Politikarako Sailak helburu horiek lortze aldera ahalik eta tresna gehien jarri nahi ditu bere herritarren esku.

Gaur egun, Leioako udalerriarentzat jarduera-egitarau anitza duen Hezkuntza Agenda dugu. Jarduera horiek ikastetxeei, familiei, irakasleei eta hezitzaileei daude zuzenduta, baita, oro har, leioaztar guztiei ere.
educacion
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa