Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bizikidetza » Nik Mash Up Leioa

Nik Mash Up Leioa

Nik Mash Up Leioa: identitate, bake eta bizikidetzari buruzko ikus-entzunezko egitasmoa

Donostian izandako inaugurazioesperientziaren ostean, Leioak bat egin du www.nikmashup.org webguneko bake eta bizikidetzari buruzko egitasmoarekin, euskal identitate, bake eta bizikidetza edukiak dituen web orria baita berori.

19 eta 27 urte bitarteko hogei eta bi gazte batu ziren asteburu batez Mendibile Jauregian, eta hainbat gai jorratu zituzten bertan: euskal identitatea, aniztasuna, gatazka, bizikidetza eta bakea, hausnarketa eta elkarrizketa oinarri zituen prozesuaren bidez. Gunea berehala sorkuntza audiobisualerako laborategi bihurtu zen, ondorengo galdera eragile hauen bitartez martxan jarri zena: bada euskal identitate bakarra? edo asko eta anitzak? nola eragiten dio identitateak pertsona bakoitzak euskal gatazkaz eta bizikidetzaz duen ikuspegiari? Nola egin dezakegu aurrera elkarrekin bakearen eraikuntzarantz?

Hasteko gazte partehartzaileek leioaztarrei elkarrizketak egituratu eta gauzatzeko balioko lukeen gidoi edo galdeketa formako produktua adostea zuten helburu, gerora gazteok kaleko erreportari bihurtuta kontakizun zatikatu eta anitza sortzea baitzen helmuga, euskal identitate eta beroriek gatazka eta bizikidetzarekin duten harremanari buruzko mosaikoa (mash up) sortzea, alegia.

Kalera irten baino lehen gazteok, mugikorren erabilera anitzekin honezkero trebatuta, telefonoak kalitateko sorkuntza audiobisualerako tresna gisa erabiltzeko formazio labur bezain eraginkorra jaso zuten, eta horrekin batera ekoizkin audiobisual ona lortzeko beharrezko tresneria (mikrofonoak, tripodeak, fokuak).

Behin prestatuta Leioako kaleetara irten ziren kaleko elkarrizketen bidez herritarren partaidetza bultzatu nahian. Elkarrizketa horiek, gazte parte hartzaile batzuen iritziez batera, www.nikmashup.org web orrian daude ikusgai; baita ekimenaren making of-a erakusten duen bideoa ere. Azken batean identitate, gatazka eta bizikidetzaren gaineko leioaztarren iritziei buruzko kontakizun anitzaren eraikuntza, mosaiko audiobisuala, hortik aurrera edozein pertsonak kontsultatu ahal izango duena, bere kontaketa propioa eraiki dezan.

Baina sorkuntza audiobisualerako laborategia ez da hor ixten, prozesu sortzaileak zabalik jarraitzen baitu, herritarren partaidetzarako zabalik, alegia. Identitate, bake eta bizikidetzari buruzko web orri aipatuak bide ematen du edonork bere bideoa grabatu eta igo ahal izateko, edota jada igo diren bideoetako iritziei buruzko iruzkinen bat uzteko. Partaidetza indibiduala edo kolektiboa izan daiteke. Indibiduala, hau da, pertsona batek bere bideoa grabatu eta igo; kolektiboa, lan talde batek batek (Bigarren Hezkuntzako zentrokoak, elkarte bateko kideek …) prozesua erreproduzitu, igota dauden bideoei berriak gehituz. Horretarako, bi partaidetza motak errazteko, www.nikmashup.org web orriak gida bana eskaintzen du.

Sormen prozesu parte hartzaile bizi, ireki eta adin guztietara bideratua da, gazteen protagonismo berezia dagoela baina, eurengana IKT-en (Informazio eta Komunikazio Teknologien) bidez heltzen baita, debate tradizionala, aurrez aurreko elkarrizketa aldarrikatzen duena, ahaztu barik ordea.

Nik Mash Up Leioa Leioako Udalaren egitasmoa da, Ubiqa-k diseinatu eta garatua, GEUZGatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroaren laguntza izan dutela.

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala