Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Solte dauden txakurrentzako aisialdi eremuak

Solte dauden txakurrentzako aisialdi eremu berriak

Ondo pasatu zure maskotarekin

Ondo pasatu zure maskotarekin
Leioako Udalak gune berriak gehitu ditu txakurrak solte ibiltzeko eta orain 16 gune daude udalerri osoko 13 auzotan, leioaztarren partaidetzarekin eginiko prozesu baten ondorioz. Maskotak aske ibili ahal izango dira inguru horietan guztietan (betiere, jabeen kontrol eta zaintzapean).

Txakurren aisialdirako eremu hauek ireki zirenetik, ekimen hau sendotu egin da eremu berri hauekin: Errekalde parkea eta Udondo. Beraz, alde bien kolaborazioa eskatzen dugu, eta gune horien mugak eta ordutegiak errespetatzea.

Txakurrak solte ibiltzeko 16 guneek, guztira, 78.450 m2 azalera dute, Leioako gune berde eta parke desberdinen barruan. 24 orduko ordutegian, 47.500 m2 daude erabilgarri, hauexek: Aldapa parkea, Artatza parkea, Elexalde parkea, Errekalde parkea, Lamiako, Mendibile parkea, Pinosolo parkea, Sarriena eta Udondo. Eta 30.950 m2 20:00etatik 09:00etara bitarteko ordutegian: Aldapa parkea, Artatza parkea, Kandelazubieta, Kandelazubieta parkea, Mendibile parkea, Ondiz parkea eta Zarragabarrena parkea.

Txakurra badaukazu, gogoan izan...

- Identifikatuta eta erroldatuta izan behar duzu.

- Arriskutsua izan daitekeen txakurra edukitzeko, administrazio-lizentzia lortu behar da.

- Hiri-bide eta espazio publikoetan, bai eta higiezin kolektiboen alde komunetan ere, kontrolpean eta uhal batekin lotuta joan behar da. Uhala egokia izan behar da animaliaren ezaugarrietarako.

- Zu zara txakurrak eragin ditzakeen min, kalte edo eragozpenen erantzulea.

Errespetatu animaliak edukitzeari buruzko ordenantza

Leioako kaleak eta lorategiak leku publikoak dira, guztion gozamenerako tokiak.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa