Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Irailaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Kultura eta aisia » Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gaztegunea

Aterpe Leioa Gaztegunea Aterpe Leioa Gaztegunea erabilera askotarako ekipamendua da. Leioako gazte guztiei dago zuzenduta, eta jolaserako espazioak, ikasteko espazioak, informazio-guneak, topaketarako guneak… jartzen dizkizue eskura.

Aterpe Leioa Gaztegunea

Gaztelekua

Jolaserako eta elkartzeko gunea da. Bertan, lagun berriak egin daitezke, une dibertigarria igaro, tailerretan, ikastaroetan, txapelketetan, lehiaketetan parte hartu, etab.

Etxeko pizza prestatzen ikasi nahi duzu? zurea karaokea da? edo, besterik gabe, lagunekin egoteko leku baten bila zabiltza?

Horretarako eta askoz gehiagorako, zain gaituzue Aterpe Leioa Gaztegunean.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era

Informazio gehiago:

Programazioa


Ikasteko aretoa


Etxean ez zara kontzentratzen! Hozkailura zoazen hirugarren aldia da! Eragozpen horiek edo beste batzuk saihestu nahi dituzu? Aterpe Leioa Gaztegunean 50 pertsonarentzako lekua duen ikasteko aretoa daukagu.

Ordutegia:

  • Astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era


Gazte informaziorako zerbitzua (GIZ)

  • Beken bila ari zara?
  • Aisialdiko begiralearen titulua izan nahi duzu?
  • Bidaia bat egin nahi duzu eta aterpeei buruzko informazioa bilatzen ari zara?
  • Zurea artea da, eta kartel edo bideoklipen lehiaketak interesatzen zaizkizu?
  • Aterpekide, ikasle edo irakasle agiria izapidetu nahi duzu?
  • Kontu hauetarako eta beste batzuetarako, hau da zure espazioa!

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:30-20:30 h.


Ordenagailuaren aretoa


Erne! Ordenagailuak ditugu Interneten nabigatzeko, lanak taldean egiteko…

Eta nahiago baduzu zure eramangarria ekarri, kable bidez ere konektatu ahal izango zara.

Elkarteentzako aretoa


Leioako gazte elkarte bateko kide zara eta ez daukazue lekurik elkartzeko?

Elkarteentzako aretoak bilerak egiteko lokalik ez duten Leioako gazte talde eta elkarteei laguntzeko espazioa izan nahi du.

Interesatzen bazaizue, etorri Aterpe Leioa Gaztegunera eta informatu zaitezte.

Sexualitateari buruzko aholkularitza, Leihosex


Zerbitzua isilpekoa eta doakoa da, eta sexualitateari buruz dituzun zalantzei erantzungo dien eta orientazioa emango dizun aditu batek zuzentzen du.

Ordutegia:

  • Ostegunero, 16:30-18:00 h

Informazio gehiago:

Gaztegunea


Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa