Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Irailaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Herrigune » Zer da Herrigune

Herrigune

Zer da Herrigune

Herrigune Leioa

Leioa ikasketa komunitate hezitzailea

Hezkuntza, formazioa eta ikasketa ez dagozkie haurrei soilik, hiritar guztiei baizik, eta beren bizitza-aro guztietan. Honek zera suposatzen du: baliabide eta egitasmoak komunitateen errealitateari hobeki egokitzen zaizkiola.

Komunitatearen baliabideak aprobetxatzeak hainbat esanahi dakar, esate baterako espazio horretan elkarrekin bizi diren pertsona guztiak harremanetan jartzea -elkarrekin lan egin eta jolasteko-, edo guztionak eta guztiontzat diren hezi-baliabide eta egitasmoen kudeaketan eta diseinuan aktiboki parte hartzea.

Herrigune Leioa ingurune hezkuntza plana da: hezkuntza jarduerari aurre egiteko modu berriei buruz gogoeta egin eta sakontzeko borondateak bilduriko ahalik eta gizarte eragile kopuru handiena. Espazio honetan Leioako Udalaren Hezkuntza Sailak 2000. urtetik hona garatutako lanaren eta esperientzien zati bat jasotzen ahalegintzen gara.

Herrigune Leioa- Komunitate Hezi-Ekintzak herri mailako heziketa programa da; esperientzia amankomunak, bizitakoak eta bizirik daudenak, eraiki asmo du, non hiritarrak protagoonista izango garen, ikasketa eta hazkunde eremu berriak eraikiz, gure gizarte ingurunea eraberritzen, eta Leioako pertsona guztien gaitasunak partekatuz.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa