Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Bisita gidatuak

Bisita gidatuak

Artatzako Jauregia Artatzako Jauregia.

Leioako Udalak Artatza jauregiko ateak oso modu berezian irekiko ditu. Jauregian sartzerakoan denboran zehar bidaiatuko dugu, zehazki 20ko hamarkadara, eta bertan ikusi ahal izango dugu Jauregiko bizilagunen bizimodua, film baten barruan bageunde bezala.


Chavarri familiaren garaian antzeztutako eta testuinguruan kokatutako bisita hauekin, Leioako Udalak jauregiko ateak zabaltzen jarraitu nahi die leioaztarrei eta, aldi berean, eraikinaren historia eta jatorria gogoratu.


Gogoratu behar da ez dela ohiko bisita izango, bisitek ez dute gidarik izango, baizik eta jauregiko "biztanleek" beraiek kontatuko dizkigute Eskuinaldeko eraikin erakargarrienetako baten sekretuak eta xehetasunak.


Gutxi gorabehera ordubete iraungo duten doako bisitaldi hauetan, Jauregiko zenbait gela ezagutuko ditugu, garai batean ziren bezala: Hall, kapera, logela pribatuak, sukaldeak, jantokiak, egonlekua, haurren gunea, aretoak, kanpoko lorategiak eta pergolak.

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala