Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2019ko Abenduaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Ondarea » Mendibile

Mendibile Jauregia

Mendibile Jauregia elkartea D.O. Bizkaiko Txakolinaren eta Leioako Udalaren ideiari esker sortu egin zen ardoaren sektorean eta, orokorrean, euskal nekazal elikagaien industrian berria eta bateragarria den proiektu baten ekarpena egiteko helburuarekin.

Irabazi gabeko asmoa daukan Elkarte honek, promozioa, hedakuntza endogenoa eta ehun sozioekonomikoaren dinamizazioari buruzko ekintzak burutzeko helburua dauka, non bereziki Bizkaiko Txakolina, Leioako udalerria eta euskal nekazal elikagaien sektorearen inguruan fluktuatzen duen. Ekintza hauek burutu ahal izateko Elkarteak erreferentetzat hartu nahi duen eraikin bat dauka ez bakarrik Txakolinaren promozioan, sektore honetan sortzen ari diren enpresa berrienetan ere. Horretarako, Museo eta Business Centre delako ingurunearekin kontuan hartzen du egoitza honek.

Historiaz betetako eraikin hau XVII-XVIII. mendeetako landa-jauregia da. Gaur egun Bizkaiko Txakolin Etxearen egoitza da Udalak, udalerriko ondarea berreskuratzeko helburuari eutsiz, 2007.urtean berreskuratzeko erabakia hartu zuelako Enplegu Tailerreko ikasleen bitartez.

Baserri honek 1.471 metro koadro ditu, lau solairutan banatutakoak. Honetaz gain Iturribide, Ikea Mendi, San Juan eta Mendibile zonaldeetatik hurre dagoen parke handi batean kokatuta dago.

Berriztatze lanek jatorrizko egitura mantendu dituzte eraikinaren estilo arkitektonikoarekin batera. XVII.mendean Bizkaia mailan arku bikoitzadun lehenengoetariko baserria izan zela Mendibile Jauregi hau. Bere jatorria oraindik ezezaguna bada ere, esan dezakegu famili biren luxuzko etxebizitza izan zela, hortik datorkio jauregiaren ezaugarria.

Mendibile Jauregia

Mendibile Jauregia
Mendibile, 42 - 48940 Leioa
Tfnoa.: 94 607 15 57
Faxa: 94 607 60 68
gestion@mendibilejauregia.com
www.mendibilejauregia.com

Mendibile Jatetxea
Mendibile, 42 - 48940 Leioa
Tfnoa.: 94 600 19 50
restaurante@mendibilejauregia.com

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa