Leioa
Bilaketak
Igandea, 2019ko Urriaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Argazki artxiboa

Argazki artxiboa

Oraindik orain egin da Leioako Argazki Artxiboaren sistematizazioa. Leioako eta bertako biztanleen antzinako eta oraingo irudiak berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko sortu zen. Leioako enpresa, erakunde eta, batez ere, biztanleek utzitako 10.000 irudi baino gehiago ditu.

Azken urteotan gure udalerria asko aldatu da eta etengabe aldatzen jarraitzen du. Horregatik artxibo hau gero eta handiagoa izan dadin eta hemendik urte batzuetara gure oroimen historikoa galdu dugulako damututa egon ez gaitezen, guztiei laguntza eskatzen diegu.

Bila ezazu zure kutxa eta albumetan gure historiaren zati diren argazki horiek eta utzi guk ere ikusten.

Zure argazki zaharrak uzteko, Kultur Leioara joan zaitezke edo 946 072 578 telefono zenbakira deitu dezakezu. Era berean, artxiboari buruzko kontsultak ere egin ditzakezu edo dauden argazkien kopiak eska ditzakezu.
Festak, musika, dantzak
Dantza-taldea Ekintza Katoliko-ko dantza-taldea, Iñaki Uriaren gidaritzapean, udaletxeko plazan. 1949. urtea. Dantza-taldea Ekintza Katoliko-ko dantza-taldea, Iñaki Uriaren gidaritzapean, udaletxeko plazan. 1949. urtea.
Herri-bazkaria Andramariko festetako herri-bazkaria. Ondiz, 1896. Txistu Umeen txistulari-taldea. 70eko hamarkada.
Kalejira Kalejira udaletxetik. 20ko hamarkada. Prozesioa Ekintza Katolikoa-ren prozesioa parrokiarantz. 1949. urtea.
Prozesioa Prozesioa 'La Vidriera'ko langileen etxeen parean. 20ko hamarkada.
Kirolak
Polo-partida Polo-partida Lamiakon. 1914. urtea. Golf-zelaia Leioako golf-zelaia. 1920.
Idi-dema Idi-dema udaletxeko pasabide zaharrean. 50eko hamarkada. Futbol Arrapatzen bazaitut' futbol-taldea Lamiakoko zelaian. 10eko hamarkada.
Futbol Leioa Kirol Elkartearen futbol-taldea. 1925. urtea.
Eguneroko bizimodua
Brodaketa-ikastaroa Mari Karmen Escalonaren brodaketa-ikastaroa Udondon. 40ko hamarkada. Langile-taldea 'La Vidriera'ko langile-taldea. 1926. urtea.
Baserritarra Baserritarra Gaubeka baserrian. 20ko hamarkada. Lamiakoko eskola Lamiakoko eskoletako ikasleak. 20ko hamarkada.
Txangoa Txangoa. 30eko hamarkada. Jostunak Jostunak Domingorrene baserrian. 20ko hamarkada.
Joana Zarraga Joana Zarraga bere hamabi seme-alabetako seirekin Mendibil barri baserriaren atarian. 1915.
Ikuspegiak eta beste zenbait
Elexalde ingurua Elexalde ingurua. 70eko hamarkada. San Bartolome San Bartolome. 40ko hamarkada.
Elexalde ingurua Elexalde ingurua 1978an.

© Eskubide guztiak erreserbatuta. Argitalpen hau ezin da erreproduzitu, ez osorik eta ez zatiren bat; halaber, ezin da erregistratu edo transmititu informazioa erreproduzitzeko sistemaz inongo bitarteko mekaniko, fotokimiko, elektroniko, magnetiko edo elektro-optikoren bidez, fotokopia bidez edo beste edozein bitartekoren bidez, aurrez Leioako Argazki Artxiboaren idatzizko baimenik gabe.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa