Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Maiatzaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-02-06 Udal enpresen mintegian parte hartzeko izena emate epea zabalik da
ibaiondo / ibaiondo

Leioako Udalak Ibaiondon duen enpresa mintegian parte hartzeko aukera ematen dio leioaztar ekintzaileei. Horretarako, otsailaren 28ra arte izena emateko epea zabalik mantenduko du. Informazio guztia Behargintza Leioan dago eskuragai, www.leioako-behargintza.net, 94.400.4195 telefonoan edota behargintza@leioa.net helbidean.

Ekintza honen bitartez, Leioako Behargintzako ekintzailetza atalak udalerriko sustapen ekonomikoaren alde lan egiten du, enpresa berriak abian jartzea lagunduz, biziraupena bermatzea ahalbidetzen duten ikuspegi berritzaileak sustatuta. Zerbitzu honek Leioan bizi nahiz ez, baina udalerrian enpresa proiektua garatu nahi duten pertsonei laguntza ematea du xede.

Ideia berritzaileak erakarri nahi dira. Horretarako, horiek sustatzen dituztenei laguntza emango zaie beren enpresen lehenengo urteetan, negozio horiek mintegiko moduluetan sartuz eta tutoretza eskainiz. Horren barruan sartuko dira bai finantzazio publiko eta pribatua bilatzeko laguntza, bai adjudikazio-garaian mintegiaren moduluak enpresa osatzen duten eremu desberdinetan prestatzeko aukera, harrera-enpresekin gara daitezkeen eta lehiakortasuna hobetzen duten beste proiektu batzuen garapenaz gaiz.

Udal Mintegi hau Leioako Ibaiondo plazako 1. zenbakian kokatuko dago, 107 bulegoan. Azalera 184 m2-koa da, 6 modulu -enpresetarako izan daitezkeenak edo mintegiak ezarrita dituen helburuak lortzeko antzeman diren beste beharrizan batzuetarako- eta erabilera anitzeko sala 1, bitan bana daitekeena.

Adjudikazioa hasieran bi urtekoa izango da, erosketa aukerarik ematen ez duen alokairu-araubidean. Hala ere, enpresa adjudikaziodunak, adjudikazioa indarrean dagoen azken bi hilabeteetan zehar, gehienez urtebete gehiago luzatzeko eskatu ahalko du.

Edozein enpresa izan ahalko da adjudikazioduna, betiere honako egoeran badago eskaera aurkezten den unean:

?Sortu berri den enpresa: eskaera-data baino gehienez urtebete lehenago osatu den eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoen enpresa (bi baldintzak bete behar dira). Enpresa ezingo da izan lehendik osatu zen beste baten jarraitutasun ekonomikoa, izen desberdina badu ere, edota ezingo ditu aurreko enpresaren elementu pertsonal eta material ugari erabili.

Existitzen den enpresa: onartu egingo da, betiere hedatzeko beharrizana badu edo bere egungo kokapena hiri-antolamendutik kanpo geratu bada. Inguruabar horiek eskaera egiten den unean alegatu eta egiaztatu beharko dira, LEIOAKO UDALAK azter ditzan.

Hartu nahi diren proiektuak bi motatakoak dira; alde batetik berritzaileak -produktu edo zerbitzu berrien edo Leioako udalerrian berriak direnen garapena jotzen da berrikuntzatzat. Berrikuntza frogatu egin beharko da.- eta bestetik Gorabiedean dauden sektoreetakoak -berritzaileak izan behar izanik gabe, epe luzera hazkunde iraunkor indartsua izango duten eta Leioan aberastasuna eta enplegua sortzeko laguntza handia emango duten sektoreak.

Informazio gehiago:

http://www.leioako-behargintza.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Enpresa plana (pdf, 136 kb)

Oinarri arautzaileak (pdf, 701 kb)

Deialdia irekitzeko eta ixteko jakinarazpena (pdf, 163 kb)

Eskabide inprimakia (pdf, 217 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa