Kaixo eta ongi etorri guztioi topaleku berri honetara. Leioako herritarrei zein gure errealitatera hurbiltzeko gogoa dutenei irekitako espazioa da. Elkar ezagutzeko, komunikatzeko eta aberasteko modua izango da, gure komunitatea sentitzeko modu desberdinak konpartituko baititugu bertan.
Gaur, Leioa indarrez ari da hazten bere errealitate urbanoan eta bizi-kalitatean, eta, gainera, bere izaera eta barne-bizitza egunez egun ari dira sendotzen. Espazio atseginean eta erabateko pertsona gisa bizi, lan egin eta geure buruak garatu nahi ditugun komunitatea gara; aipatutako espazioak, gainera, gure bizi-beharrizanak asetzeko modukoa izan behar du. Etxebizitza, prestakuntza, enplegu, aisialdi, kultura, kirol, arreta, zainketa, lankidetza, elkartasun... arloetako beharrizanak aseko dituen espazioa izan behar du. Ilusioz, aukeraz eta proiektuz betetako herria.
Leioak mundu txiki oso bat hartzen du bere baitan, eta webgune honen bitartez, mundu hori helarazi nahi dizuegu. Apurka-apurka, webgunea informazioz betetzen joango da, eta bisitariekin interakzio handiagoa lortzeko gaitasuna izango du.
Denok gonbidatzen zaituztet elkarrizketara, gure ametsak eta lana konpartitu ahal izateko.