Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-11-11 Elkarrizketarako eta famili gatazkak konpontzeko trebetasunak lantzeko tailerrak prestatu ditu GEUZek Maila bi izango dira, bata oinarrizkoa eta bestea aurreratua, azken hau iaz parte hartu zuten gurasoentzat
GEUZ / GEUZ

Leioako Udalak GEUZ enpresari esleitu dio Bakearen Aldeko Hezkuntza programa. Ekimen hau 70.000 euroko kostua du, baina Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaritzak 17.000 euroko diru laguntza eskaini dio Udalari. Hau dela-eta, dirulaguntza hau proiektuaren fase desberdinetarako banatua izango da, beraz gurasoei zuzendutako tailer hauetarako 6.000 euro bideratuko dira.

Gatazken aurrean izaten dugun jarrera gure seme-alabengandik imitatua izango da eta beren harreman pertsonaletan erabilia. Gure haurrak pertsona desberdinekin erlazionatzeko gai izateko, errespetua eta elkarrizketa lantzeko, elkarbizitza baketsu batean bizitzeko, eguneroko gatazka txikiak ikasteko aukeretan bilakatuko dira.

Horretarako GEUZek tailer multzo bi prestatu ditu gurasoentzako, oinarrizko maila eta maila aurreratuentzat. Kurtsoak dohainik izango dira eta Leioako gurasoentzat bereziki zuzendutakoak. Talde desberdinak egingo dira ordutegiaren arabera. Oraindik izena emateko epea zabalik dago 944.666.245 telefonoan edota info@geuz.es helbidean.

Oinarrizko mailan, seme alabekin dituzten gatazkak motak, hauek konpontzeko moduak, eta komunikatzeko trebetasunak landuko dira. Guztira 10 ordu iraungo du programa honek lau saio desberdinetan banatuta. Hiru talde desberdin antolatuko dira, lehena asteazkenetan 10.00etatik 12.30era azaroaren 12,19,26 eta abenduaren 3an. Bigarrena, ostiraletan izango da 18.00etatik 20.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara azaroaren 21etik 29ra.Azkenik hirugarren taldea astearte eta ostegunetan izango da, azaroak 18tik 27ra, 18.00etatik 20.30era.

Maila aurreratua, berriz, aurreko urteetan programa honetan parte hartu zuten gurasoentzat zuzenduta dago eta aurreko ikastaroan ikasitakoa osatzeko balio izango du. Hau ere doakoa izango da, 10 ordutakoa eta lau saioetan banatuta. Talde bi egingo dira, lehena astearteetan 10.00etatik 12.30era azaroaren 11-18-25 eta abenduaren 2an. Bigarrena, aldiz, azteazkenetan izango da 18.00etatik 20.30era, azaroaren 12-19-26 eta abenduaren 3an.

Erlazionatutako dokumentuak:

Tailerrei buruzko triptikoa (pdf, 895 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa