Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 10a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-04-19 Apirilaren 21era arte zabalik dago Bosteko 2023 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea
Bosteko 2023 / Bosteko 2023

Apirilaren 21era arte zabalik dago Bosteko 2023 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea. Euskal arte garaikideko erakusketa bost udalerritan egongo da ikusgai: Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa.

BOSTEKO erakusketa koordinatu ibiltaria da, eta bere helburu nagusia da euskal artista plastiko ezagunen obra ezagutaraztea eta zabaltzea erakusketa aurkezten den Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan.

Erakusketaren bidez, arte garaikidea herritarrei, oro har, modu irisgarrian ezagutarazi nahi dugu.

BOSTEKO antolatzen dugu Bizkaiko Lurralde Historikoko bost udalerritako (Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioa) kultura zerbitzu edo sailek. BOSTEKO erakusketa ibiltarian hiru artistaren obra erakutsiko ditugu, eta partaide bakoitzaren estiloa islatzeko lau obra erakutsiko ditugu, gutxienez.

Erakusketa erakusgai dauden obren hari-gidari izan liteke, edo ez. Iaz, 2022an, HABITAR/BIZI izenpeko erakusketak espazio ideian jarri zuten erdigunea erakutsitako lanek.

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:

aartetxe@basauri.eus

agaraizabal@arrigorriaga.eus

agarcia@leioa.eus

marriaga@amorebieta.eus

mtolin@getxo.eus

Erlazionatutako dokumentuak:

Deialdiaren oinarriak (pdf, 3253 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa