Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Maiatzaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-10-30 Ongizate pertsonala lortzeko gaitasun emozionalen ikastaroa Euskarazko ikastaroak azaroaren 7an hasiko dira
bienestar / ongizate

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak, Sorkari psikologi zentruaren laguntzarekin, hitzaldi bereziak antolatu ditu adimen emozionalaren inguruan, azaroaren 7tik 19ra bitartean. Hitzaldi hauetan estresa eta gatazka egoeretan zelan jokatu behar dugun jakiteko oinarrizko gaitasun emozionalak jorratuko dira.

Estresa –gatazkaren moduan- bizirik irauteko beharrezko erantzun naturala da, kanpo estimulu baten aurrean gure organismoak duen erreakzioa da. Ez da patologia. Arazoa erantzun hori kontroletik kanpo dugunean sortzen da, denboran zehar luzatzen denean, jarrera baten erreakzioa izaten uzten denean, aldartea. Eta kanpo faktoreen akosoak eragindako arazoa baino gure erreakzio emozionalen kudeaketa txarra da. Daniel Goleman esan zuenez, Emozio Adimen-aren egilea, “bizitza gorabeherengatik ziprindiztuta dago, baina gu oreka mantentzen ahalegindu behar gara”.

Hitzaldi hauetan zoriontsuagoak izatea lagunduko dizkiguten oinarrizko gaitasun emozionalak identifikatzen ikasiko dugu, uste duguna baino baliabide pertsonal gehiago ditugula gogoratuko dugu. Aztertu eta gogoratzea baino ez ditugu egin behar. Laburbilduz, gorputza eta burua erlaxatzeko eta lasaitzeko teknikak ikasiko ditugu, emozioak bideratzeko bideak eta komunikazio eraginkorrerako teknikak.

Hitzaldi hauen edukiak aurkezpen bisualekin, ariketa praktikoekin, musika, erlaxazio zein ikuste ariketekin, eta taldeka lan egiten burutuko dira.

Mendibile Jauregia da aukeratutako tokia. Hitzaldiak doakoak dira baina leioaztarra izatea ezinbestekoa da parte hartzeko, eta aldez aurretik izena ematea, udalhezkuntza@leioa.net helbidean, datu hauek erraztuz; izen abizenak, telefono zenbakia, eta zehaztuz ze hitzaldira joan nahi den. Izena ematea ongi egin dela ziurtatzeko interesdunak mail bat jasoko du plaza konfirmatzen. Dena den, izena ematea mail bidez egiteko edonolako arazoa baldin badago telefonoz ere egin daiteke 94 607 25 76 telefonoan.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ikastaroak, euskaraz eta gaztelaniaz (msword, 30 kb)

Kartela (pdf, 432 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa