Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2013-01-17 Behargintza Leioak 500 plaza eskaintzen ditu prestakuntza ikastaro desberdinetan Guztira 500 plaza izango dira 1.000 eskola-orduekin, izena emateko epea jada irekita dago
Cursos Behargintza / Behargintza ikastaroak

Behargintza Leioak prestatu du 2013ko prestakuntza ikastaroen eskaintza. Guztira 500 plaza izango dira 1.000 eskola-orduekin, izena emateko epea jada irekita dago. Informazio gehiago Behargintza Leioan.

Ikastaro hauek bereziki langabezian dauden leioaztarrei zuzenduta daude, Lanbiden alta emanda dutenak, hain zuzen. Honetaz gain, oraindik inongo ikastarorik egin ez dutenek lehentasuna izango dute parte hartzerako orduan, bestalde bakoitzaren lan esperientzia eta profilaren arabera aukeratuak ere izango dira.

Jakin beharrekoa da, ikasketa-orduen %80tik beherako asistentziarekin (justifikatua izan arren) ezin izango direla edukiak gainditu, beraz ziurtatzen duen diploma ere ezin izango da eskuratu. Mediku-egiaztagiririk edo jakinarazpenik gabeko 3 egunetik gorako asistentzia faltek ere baja ematea ekarriko dute edota ikastaroaren curriculum-ordezkapenak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ikastaroak (pdf, 224 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa