2012-06-13
Euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea astelehenean zabalduko da
Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuak astelehenean, hilaren 18an, zabalduko du euskara ikasteko udal dirulaguntzak eskatzeko epea. Beti bezala, eskaera hauek Leioako Udalaren Euskara Zerbitzuan egin beharko dira (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) 9.00etatik 13.30era edota 946072576 telefonoan.
Neguko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea ekainaren 18tik uztailaren 6ra arte izango da zabalik, eta udako ikastaroentzat, berriz, urriaren 1etik 5era bitartean.
Honen inguruko informazio gehiago atxikitutako dokumentuan.
Partekatu:
Itzuli