Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Martxoaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-11 Bikote bat atxilotu dute Leioako dendetan erosteagatik billete faltsuekin Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onari esker
Detención / Atxiloketa

Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onari esker 20 euroko billete faltsuekin erosketak egiten ari ziren Kamerungo bikote bat atxilotzea lortu dute ostiralean.

Atxilotuak, R.N.E eta E.B. Kamerungoak jatorriz baina Bilbon bizi direnak, erosketa txikiak egiten zituzten Leioako dendetan ahalik eta atzerako gehien lortzeko billete bakoitzarekin. Metodo honekin herriko hiru dendetan egin zituzten erosketak eta atxilotu zituztenean oraindik beste lau billete faltsu zituzten.

Atxilotu biak faltsutze eta maula egiteagatik salatuta daude, honetaz gain kontutan izan behar dugu gizonak aurrekariak dituela antzeko gertaerengatik. Laster honen epaiketa ospatuko da.

Atxiloketa hau posible izan da Leioako Udaltzaingoak eta herriko merkatariek duten komunikazio onagatik. Pertsona edo gertaera susmagarrien aurrean merkatariek zein Udaltzaingoak beti jartzen dira harremanetan mugikorren mezu laburren bitartez, eta azken honetan horrela izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa