Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2020ko Ekainaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-04-02 Segurtasuna handitzen doa Leioan
Policía / Polizia

Leioan segurtasuna gero eta handiagoa da urteak pasa ahala. Eustat-etik jasotako azken datuen arabera Leioako delituen indizea 29,55ekoa da 1.000 biztanleko, hau da, eskualdeko herrialdeen indizea baino %40 gutxiago eta Bizkaiko indizea baino %36,5 gutxiago.

Datu hauek Udaltzaingoaren azken txostenarekin bat egiten dute, honetan agertzen denez lapurretak eta salaketak gutxitu egin ziren joan den 2011an, istripuak eta trafikoko arau-hausteak ere urteak pasa ahala gutxitzen doaz, 2011.urtean markak hautsi dira zentsu honetan.

Datu bikain hauek hainbat faktore eraginda ematen dira, batez ere Udalak herritarren segurtasuna indartzeko egindako esfortzuengatik, adibidez, agenteen profesionalizazioa eta prestakuntza hobetzea. Udaltzaingoan guztira 40 langile dira, agente eta administratiboen artean, honek suposatzen du 1.000 biztanleko 1,30 agente ditugula Leioan. Honetaz gain, udal sail honi esleitutako aurrekontuaren diru kopurura handitzen joan da urterik urtera, aurten 2.632.695 euro izan arte, hau da, udal aurrekontu osoaren %7.

Udaltzaingoaren barruan hiru arlo desberdin desberdindu behar ditugu; administratiboa, trafikoa eta segurtasuna. Joan den 2011an suertatu ziren Udaltzaingoaren esku-hartzeak 12.946 izan ziren, hauetan poliziaren eskuz egindakoak edota herritarrek eskatutakoak sartzen dira. Kopuru hau 2010. urtekoaren antzekoa da, baina 130 esku hartze gutxiagorekin.


Administrazio saila
Guztira 1.069 txosten egin izan dira, 2010. urteko datuekin alderatuta jaitsiera nabarmena izan du zenbaki honek. Izan ere, elkarbizitza ziurtagirien bidalketen jaitsieren ondorioz, gaur egun errolda ziurtagiriarekin nahiko delako. Bestalde, abandonatutako ibilgailuen kopurua ere jaitsi da, batez ere egungo krisi ekonomikoak eraginda, iaz 193 ibilgailu izan dira, 2010.urtean 220 izan ziren eta 2009.enean 289 izan ziren. Honetaz gain, azpimarratu behar dugu, kasu gehienetan ibilgailu hauek agenteek detektatzen dituztela, kasuen %78, eta herritarren partez salatutakoak % 18,13 izan zirela.

Trafiko saila
2011.urtean trafiko arauak hausteagatik jarritako isunak 3.122 izan ziren Leioan, 2009ko kopuruaren antzekoa eta 2010.ekoa baino zerbait handiagoa, eta hauetatik sortutako diru-sarrerak 226.483 euro izan ziren. Gehien jarritako isunak autobus geltokietan aparkatzeagatik (149), oinezkoen pasuetan aparkatzeagatik (149), espaloiaren gainean aparkatzeagatik (596), zamalanen zonen aparkatzeagatik (480) eta zirkulazio errail baten gelditzeagatik (382) izan dira.

Garabiak eramandako ibilgailuak 561 izan ziren iaz, 2010.urtean 599 eta 2009.enean 706 izanik. Joan den urtean eramandako ibilgailuen artean 404 trafiko arau hausteak eraginda izan ziren edo udal ordenantzak ez betetzeagatik, eta honek 32.953 euroko diru sarrerak suposatu zuen, garabiaren mantenu gastuak baino askoz gutxiago. Gainontzeko 157 zerbitzuak udal departamentuei laguntzeko egin ziren. Honetaz gain, garabiak Udaltzaingoari eta herritarrei laguntzeko bestelako zerbitzuak ere egin zituen, zehazki 575 izan ziren, hauen artean hesiak mugitu, trafiko mozketen seinaleak jarri edota gurpil aldaketetan laguntzeko.

Trafiko istripuak ere jaitsi egin ziren joan den urtean, guztira Leioako udaltzainek 91 trafiko istripuetan lan egin zuten, azken urteetako jaitsierarekin jarraituz, 2009an 117, 2010ean 104. Azken urteko 91 istripu hauetatik 28etan biktimak izan ziren, 30 zauritu suertatuz guztira.

Segurtasuna
Genero indarkeriaren biktima direnen zaintza errekurtso pertsonal gehien eta denborarik gehien behar duen zerbitzua izaten jarraitzen du.

Joan den 2011.urtean biktima berrien 29 Babes Agindu Judizialak hartu ziren Leioan, indarrean ziren gainontzeko 80rekin batera 109 Babes Agindu izan ziren 2011an, baina hauetatik 27 urtea amaitu baino arinago bukatu ziren. Iaz Epaitegietatik bidalitako Babes Aginduak %45eko igoera izan zuten, guztira 22 emakume eta 7 gizonen zaintza suposatzen duena.

Genero Indarkeriaren eraginez salatutako kasu hauen igoera dela eta, Leioako Udaltzaingoak protokolo eta zerbitzu bereziak ditu herritar hauentzako. Hau horrela, joan den urtean herriko 6 biktima eguneroko zaintza jaso izan zuten.

Eginbide penalak direla eta, Leioan segurtasuna gero eta handiagoa dela adierazten dute datuek, 2011an 488 eginbide tramitatu ziren, hauetatik 419 herriko gertakizunengatik, eta 69 beste herri bateko gertaerengatik. Hau da, aurreko urtearekin alderatuta salaketak %20ko jaitsiera izan dute, alegia, 488 delitu aurreko urtearen 611 delituen aurrean. Esanguratsuak diren datuen artean, lapurretengatik 136 salaketa jarri izan dira, 139 ebasketa eta 101 ondasunetan kalterik eragin ez duten lapurreta. Delitu hauen artean ohikoenak diruaren lapurretak (37), telefono mugikorrenak (33) eta automobilerako osagarriak (30) izan ziren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa