Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2020ko Ekainaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-03-29 Leioako Udaltzaingoak ustezko lapur bi atxilotu ditu herritarren parte hartzeari esker
detencion / atxiloketa

Leioako Udaltzaingoak gizon bi harrapatu zituen atzo arratsaldez, biak georgiarrak eta 27 urtekoak, Iparragirre kaleko 20 zenbakian etxeak lapurtzen saiatzen ari zirenean.

Leioaztar baten deiak ohartarazi zuen Udaltzaingoa, herritarrak bere etxe inguruan goiz osoan zehar hiru pertsona susmagarri ikusi zituela adierazi zion Udaltzaingoari. Segidan udaltzainek Iparragirre kaleko 20. atalondora hurbildu ziren. Bertan ustezko hiru lapurrak harrapatu zituzten, eta borrokan egin ostean, ondorioz agente bi zaurituz, euretariko bi harrapatu zituzten eta hirugarrenak alde egitea lortu zuen.

Azkenik, agenteek atxilotuak komisaldegira eraman zituzten eta bertan gainean zeramaten materiala atzeman zuten, material honen artean Borja sistemako ateak zabaltzeko erabiltzen diren gakordeak eta bihurkin bat. Tresna hauek azken aldi honetan Bilbo Handiko herrialdeetan ematen ari diren lapurretan oso erabiliak izaten dira.

Bestalde, Leioako beste udaltzain batzuek atalondoan geratu ziren arratsaldeko 17.00 arte, gutxi gorabehera, auzokide guztiak etxera heldu arte eta etxeetan ezer falta ez zela baieztatu arte.

Atxiloketa hauetan Erandiko Ertzain etxeko agenteek ere parte hartu zuten, atxilotuak bertara eraman zituzten eta atestatua egiten hasi dira.

Herritarren parte hartzea
Esan beharra dago, operazio honetan herritarren parte hartzea funtsezkoa izan dela, auzokidearen deia ezinbestekoa izan da pertsona bi hauek atxilotzeko. Joan den hilean, Udalak bandoak jarri zituen atalondoetan Bilbo Handiko udalerrietan ematen ari ziren lapurreten berri emateko eta herritarrek babes neurriak har ditzaten. Babes neurri hauen artean pertsona edo joera susmagarrien aurrean Udaltzaingoari deitzea zegoen, eta honetan horrela izan da.

Dena dela, lapurreta hauen ezaugarriak ikusirik Udaltzaingoak zera gomendatzen du, etxeko atezain automatikoa jotzean etxean izanez gero beti erantzun behar dela, eta deika dagoen pertsona ez bada ezaguna inoiz ere ez irekitzea atea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa