Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-12-15 Herriko dendarien segurtasuna indartzeko kanpaina
sms poli / sms udaltzaingo

Badakigu zein garrantzitsua den gure herriko dendentzat Gabonetako kanpaina, beraz, Leioako Udalak gure dendarien segurtasunerako dispositibo berezi bat jarriko du martxan egun hauetan. Iaz izandako harrera ona eta emaitza onak ikusita aurten ere zaintza kanpaina martxan jartzea erabaki du Udalak, herriko dendetan segurtasuna indartzeko asmoz.

Horretarako, Udaltzaingoaren bidez, zaintza indartuko da, dendak dauden guneetan bereziki, lapurretak ekiditeko asmoz. Gabonetan salmenta onak egotea nahi dugu, beraz, gure dendariei babesa eman nahi diegu, segurtasun handiagoa emanez.

Halaber, tokiko Poliziak SMS bidalketa sistemaren gogorapen bat egingo du merkatari gehienak sistema honetaz baliatzeko asmoz. Horrekin, dendari guztiei Leioan gertatzen diren lapurreten berri emateko, horrela, jakinaren gainean egongo dira eta neurriak hartu ahal izango dituzte.

Horregatik guztiagatik, ekimen honetan parte hartzeko interesa duten dendari guztiei parte hartzeko eskatu nahi die Leioako Udalak. Elkarren laguntzaz, Gabonetako kanpaina hau arrakastatsua izatea lortuko dugulako.

SMS zerbitzua
Udaltzaingoaren eta dendarien arteko komunikazioa hobea eta zuzenagoa izan dadin, SMS doako zerbitzuaren berri ematen du Leioako Udaltzaingoak. Horren bidez, udaltzainek herrian edo inguruan gertatu diren lapurreten berri emango diete zerrendan dauden dendariei. Non izan den eta lapurretaren edo lapurren ezaugarrien berri emango dute, beste xehetasun batzuen artean. Mezu horien bidez, dendariei berehalako informazioa ematea da asmoa, eta gerta daitezkeen lapurreten aurrean erne egon daitezen eskatzea.

Zerbitzu honetan parte hartzeko interesa duten dendariek izena emateko inprimakia bete dezakete Udaltzaingoan, edo Leioako Udalaren web orritik deskargatu (www.leioa.eu), eta ondoren Udaltzaingoaren bulegoetan entregatu, posta, e-mail (udaltzaingoa@leioa.net) edo fax bidez (94 480 13 28). Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren dendek Elkartearen bidez eman ahal izango dute izena.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 179 kb)

Kartela (pdf, 139 kb)

Eskaera orria (pdf, 123 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa