Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 01a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-08-04 Mendekotasuna eta langabezia gainditzeko programa jarri du abian Leioak
laguntza / laguntza

Leioako Udalak 2011 urtean programa berezi bat jarri zuen martxan helburu bikoitzarekin; mendekotasuna duten pertsonei zein euren familiei laguntzea eta langabezian diren leioaztarrak prestatzea lan mundurako. Honela 10 langabetuk hartu zuten parte programa berritzaile honetan, prestakuntza saioak izan eta gero mendekotasuna duten pertsonak zaintzen hasi ziren.

Programa hau Udaleko sail desberdin biren arteko elkarlanari esker jaio zen, Enplegua eta Prestakuntza saila eta Gizartekintza saila. Urtarrilatik uztailera arte 10 langabetuk hartu dute parte programa honetan, eta 37 pertsonei lagundu diote egunerokotasunean.

Parte hartzaileak prestakuntza ikastaro bat hartu zuten Behargintza Leioan, bertan mendekotasuna duten pertsonen zainketa ikasi zuten. Ondoren herrian diren mendeko pertsonak laguntzen hasi ziren euren eguneroko bizitza errazten, adibidez, medikuarengana laguntzen, zenbait eguneroko kudeaketa egiten lagunduz, memoria estimulatzeko ariketak egiten, aisialdiko hainbat ekintza konpartitzen...

Beraz, programa hau arrakastatsua izan dela esan dezakegu. Alde batetik mendekotasuna duten pertsonek laguntza izan dutelako euren helbideetan inongo kosturik gabe, familikoak ere eskertzen dutena. Bestetik, langabezian izan diren 10 lagun hauek ezagutza dute eta prest dira gaur egun lan merkatuan eskaintza gehien duen sektore baten jarduteko. Programan parte hartu duten %60k Langunduz enpresari bidali dio kurrikuluma, eta enpresarekin berba egin ostean, laster lanean hastea espero dute gehienek. Gainontzekoek aurretik lan egin izan duten erresidentzietara bidali dute kurrikulum berria, eta enpresa hauen erantzuna oso baikorra izan dela aitortu dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa