2011-02-28
Emakumearen Astea bihar hasten da
Emakumea izango da protagonista bakarra hurrengo egunetan Leioan, bihartik aurrera urtero antolatzen den Emakumearen astea ospatuko delako.
Egun hauetan zehar hainbat ekintza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu, beti ere emakumearen figura ardatz bezala izanda. Bihar bertan AEBetik eratorritako zine zikloa izango dugu ikusgai Kultur Leioan, hurrengoko egunetan, berriz, dantza eta antzerkia ere ikusteko aukera izango dugu. Honetaz gain, ohikoa den elkarretaratzea egin izango da martxoaren 8an Bulebarrean eta bolo txapelketa ere antolatuko dute Andrak elkarteko kideek.
Partekatu:
Itzuli