Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-01 Zerbitzuz kanpo zegoen Leioako udaltzain batek supermerkatu bateko bilketaren lapurreta saihestu du
poli / udaltzaingo

Zerbitzuz kanpo zegoen Leioako udaltzain batek kalean bertan eman zen lapurretaren egilea harrapatu du. Lapurreta atzo gertatu zen, 11.20ak aldera, Sabino Arana kalean. Supermerkatu bateko langilea eguneko irabaziak bankura sartzera zihoan eta bidean gizon batek dirua kendu zion biolentzia erabiliz.

Hasiera batean neska lapurraren atzetik joan zen korrika eta garrasika. Honi esker, kalean bertan zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain bat gertatutakoaz konturatu zen. Udaltzainak lapurreta gertatu zen lekutik urrun harrapatu zuen gizona, zonalde seguruan zegoela uste zuenean.

Harrapatutako gizon hau 31 urteko sestaotarra da, J.D.B, aurretiz bere herriko Herri Segurtasunaren gaineko Legea urratu izan du behin baino gehiagotan, eta antzekotasuna duten beste lapurreta batzuetan ere bere partaidetza ikertzen ari dira egun.

Lapurtu osteko ihesaldian atxilotuak hainbat gauza bota zituen bidetik, hauen artean sukaldeko labana eta jantzita zuen berokia (itxura aldaketa egiteko asmoz). Baina azkenik, lapurtutako 14.020,71 euroak berreskuratu ziren udaltzainari esker.

Atxilotua Getxoko Epaitegiaren esku dago orain “biolentziazko lapurreta” egotzita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa