Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-26 Udaltzaingoak gazte bi atxilotu ditu edukiontziei sua ematen ari zirenean
contenedores / edukiontziak

Urtarrilaren 6an, goizaldeko 03.45ean, Leioako Udaltzaingoak gazte bi atxilotu zituen herri erdialdean eta Basaez auzoaren artean dagoen“Laubide” zonaldean edukiontziak erreten ari zirenean.

Udaltzainek ezustekoan harrapatu zuten gazteak, edukiontziaren tapa igota zutenean eta barrukaldeari sua ematen zirenean. Momentuan gazteek ihes egin zuten baina udaltzainek harrapatzea lortu zuten.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez hau ez da izan gazte hauek erre duten edukiontzi bakarra, gau berean sei edukiontzi desberdin erretzera heldu ziren. Gazte hauek leioztarrak dira, 18 urtekoak, eta ez dute inolako harreman politikorik, suteak dibertitzeko baino ez zituzten eragiten.

Udaltzaingoaren ikerketak adierazten duen bezala gazte hauek herrian gertatutako beste hainbat erretearen arduradunak dira, 2010eko abenduan eta 2011aren hasieran gertatutakoak. Aurreko ekintza hauekin bederatzi edukiontzi erre zituzten eta kotxe bati kalteak eragin zizkioten. Honetaz gain, beste dozena bat suteen arduradunak izan daitezke gazte hauek, baina oraindik azken hauek ikertzen ari da Udaltzaingoa.

Eragindako kalte guzti hauengatik gazteek 23.000 euroko ondare erantzunkizunari aurre egin behar izango diote.

Hilabete pare bat iraun izan duen ikerketa honen emaitzak ikusita Udaltzaingoaren lana eta batez ere udaltzainen lana eskertu behar da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa