2010-06-30
Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du alkoholaren eraginpean gidatzeagatik eta udaltzain bati erasotzeagatik
Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du gaur goizean alkoholaren eraginpean gidatuz istripu bat eragiteagatik, eta honetaz gain, udaltzain bati erasotzeagatik. Gaztea, E.I.V, Loiukoa da, 21 urtekoa.
Goizeko 4.25ean gutxi gorabehera gertatu da, Leioako Udaltzaingoak Mendibilbarri biribilgunean izandako istripu batera bertaratu denean. Udaltzainek heltzerakoan autoa ikusi zuten baina honen gidaria ez zen inondik agertzen.
Minutu gutxi barru beste udaltzain talde batek autoaren gidaria aurkitu zuten beste lagun birekin Mendibile kalean, istripuaren lekutik 200 metrotara. Dokumentazioa eskatzerakoan gazteak kotxean zeukala aitortu zuen eta istripuaren lekura bueltatu behar izan ziren.
Bertara heltzerakoan gazte gidariak ihes egin zuen, baina udaltzainek harrapatu izan zuten eta behartuta eraman zuten Udaltzaingoaren bulegoetara. Atxiloketa honetan gazteak udaltzain bati zauri arinak eragin zizkion esku batean bultzakaden ondorioz.
Behin Udaltzaingoaren bulegoan, alkoholaren froga egin zioten agenteek 0.59 eta 0.63 mg/l emaitzarekin. Guzti honengatik alkoholaren eraginpean gidatzearen delitua, autoritatearen kontrako delitua eta desobedientzia zein erresistentzia delituak egotzi dizkiote.
Epailearen aurrean izango da laster Loiuko 21 urteko gazte honek.