Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2012ko Maiatzaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-05-18 Oinezko bat harrapatu du ibilgailu batek Gaur, goizeko 8.40ak inguru, ibilgailu batek oinezko bat harrapatu du Txabi eta Joseba Etxebarrieta kalean footing egiten zegoenean.

Oinezkoa, G.Z.L 38 urtekoa eta Portugaleteko herritarra, footing egiten zegoen eta errepidea zeharkatzerakoan Daewoo Nubira batek harrapatu du. Leioako Udaltzaingoa berehala bertaratu da, eta txostenak adierazten duen moduan, oinezkoak zebra bidetik 5 metrotara zeharkatu zuen errepidea, eta antza, kotxerik datorren ondo begiratu barik.

Udaltzaingoaren esanetan biktimak ez zituen zauri larririk agerian, dena dela, Gurutzetako ospitalera eraman zuen anbulantziak.

Ibilgailuak harrapatutako oinezkoak ugari dira Leioan, Udaltzaingoaren azken txostenaren arabera Leioako istripuen arrazoi nagusienetariko da.

Partekatu:

Itzuli

Herritarraren Karpeta

Udaletxean

Harpidetu albisteetara

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Beste udal webgune batzuk

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Copyright 2010 · Leioako Udala