Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-09 Leioa Gabarra itsasadarretik Lamiako parean igarotzeko prestatzen ari da Autonomia hiribidean debekatuta egongo da aparkatzea 08:00etatik aurrera, eta 12:00etatik aurrera ibilgailuen zirkulazioa moztuko da. Ibilbidean zehar, eremu mugatuak egongo dira, eta horietara ezin izango da inor sartu, larrialdietan ebakuazio-bideak bermatzeko. Leioako Udalak espazio irisgarri bat gorde du mugikortasun urria duten pertsonentzat, Felipe del Río kalearen eta Autonomia kalearen arteko elkargunean kokatuko dena, udal-bidegorria eta itsasadarrekoa lotzeko biribilgunearen ondoan. • Leioaztarrei denboraz joateko eskatu die Udalak, erantzukizunez jokatzeko eta jendetza biltzea espero den ekitaldi batean beren segurtasuna zainduko duten polizia-agenteen argibideei kasu egiteko.
Puntos desde donde se cortará el acceso a Avenida Autonomia / Autonomia etorbiderako sarbidea moztuko da puntu hautatik

Datorren ostegunean, apirilaren 11n, Gabarra Itsasadarretik igaroko da, besteak beste, Lamiakoren parean, eta Leioako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Gabarrako ibilbidea egingo duten Bizkaiko udalerriekin batera, dispositibo berezi bat jarriko du abian leioaztarrek une historiko honetaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Inguru horretan jende asko espero denez, AUTONOMIA ETORBIDEAN (Itsasadarreko errepidean) ibilgailuak aparkatzea debekatuko da osteguneko 08:00etatik aurrera, eta kale horretan bertan, 12:00etatik aurrera ibilgailuen zirkulazioa etengo da sarbide guztietatik. Horrela, ibilgailuen zirkulazioa Gabriel Aresti eta Felipe del Rio kaleetatik egin beharko da.

Ibilbidean zehar, eremu mugatuak egongo dira non oinezkoentzako sarbidea debekatuko den, larrialdietan ebakuazio-bideak bermatzeko.

Leioako Udalak eremu irisgarri bat ezarriko du, mugikortasun urrria duten pertsonentzat erreserbatua. Eremu hori seinaleztatuta egongo da, eta Felipe del Río kalearen eta Autonomia kalearen arteko elkargunean kokatuko da, udal bidegorriaren eta itsasadarraren arteko biribilgunearen ondoan.

Leioaztarrei garaiz joateko eskatu die Udalak, erantzukizunez jokatzeko eta jendetza biltzea espero den ekitaldi batean segurtasuna zainduko duten polizia-agenteen argibideei kasu egiteko. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zenbait gomendio gogorarazi ditu:

• Beti pentsatu pertsonen segurtasuna ikuskizuna bera baino garrantzitsuagoa dela.
• Kontuan izan uretako ibilbideaz lehorretik bakarrik goza daitekeela, eta ur-lamina baimendutako ontziek bakarrik erabil dezaketela.
• Ez zaitez jarri elementu ezegonkorrak izan ditzaketen arriskuko lekuetan. Itsasadarrean zehar, uneaz gozatu ahal izateko nahiko leku seguru daude.
• Errespetatu ezarritako segurtasun-eremuak eta seinaleak sarbide murriztuko eremuetan.
• Ez jarri adingabeak edo mugikortasun murriztua duten pertsonak lehen ilaran: aglomerazioa izanez gero, hesiaren edo barandaren kontra zanpatzeko arriskua egon daiteke.
• Ahal dela, garraio publikoa erabili eta behar besteko denboraz ibili.
• Ez joan ibilgailu pribatuan eta ez eraman zurekin mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak: bizikletak, patineteak, etab.
• Beti lokalizatuta izan irteera posibleak eta ebakuazio-ibilbideak, behar izanda ere.
• Taldean joaten bazara, jende artean sartu aurretik, elkargune bat adostu, norbait jende multzoan galtzen bada ere.
• Haurrekin joaten bazara, eskutik helduta edo besoetan eraman. Adingabe bakoitza bere izenarekin identifikatu, eta harremanetarako telefono bat idatzi galtzen bada ere.
• Hala eta guztiz ere, norbait galtzen bada, larrialdietako zerbitzura jo.
• Garrantzitsua da hidratatzea, lekuan denbora luzean egon behar baduzu.
• Ez zaitez baranda, burdin-hesi edo elementu ezegonkorretara igo.
• Ez gainditu ezarritako segurtasun-lerroak eta -hesiak.
• Kontuz ibili alkoholaren edo drogen eraginpean egon litekeela uste duzunarekin, segur aski ez baita bere ekintzez jabetzen.
• Istiluren bat sortuz gero, saiatu alde egiten, eta jakinarazi segurtasun-zerbitzuei.
• Ebakuatu beharra izanez gero, lasai egon eta bizkor ibili, korrika egin gabe eta modu ordenatuan, uneoro segurtasun-zerbitzuek emandako jarraibideak betez.
• Norbaitek laguntza behar duela ikusten baduzu, saiatu laguntzen, eta gertuen dauden larrialdietako zerbitzuetara jo. Lagundu ezinduei.
• Kolaboratu segurtasun- eta larrialdi-zerbitzuekin, eta haien lana erraztu.
• Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112ra, larrialdietarako telefono bakarrera.

** Dispositiboari buruzko informazio osoa, Irekia n eskuragarri dagoen Segurtasun Sailaren prentsa-oharrean.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa