2023-10-04
Pinueta, Lamiako eta Ibaiondoko TAO guneetarako egoiliar-txartela duten matrikulen zerrenda eguneratzea
Leioako Udalak Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan TAO zerbitzua duten guneetan aparkatzeko egoiliar-txartela duten matrikulen zerrenda eguneratua argitaratu du.
Zerrenda honetan agertzen ez diren matrikulak dituzten ibilgailuek dagokion tiketa atera beharko dute auzo horietan TAO duten eremuetan aparkatu ahal izateko. Ibilgailu horietarako TAOren eskatzaileek jakinarazpen pertsonal bat jasoko dute, ukatzeko arrazoien berri emateko. Jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik hamar egun balioduneko epean erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, egoki irizten badiote.
Argitaratutako zerrendak aldaketak edo eguneratzeak izan ditzake, horrela bada behar bezala jakinaraziko dira.
Partekatu:
Itzuli