Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-09-01 Ondizeko jaiak datorren astebururako prestatzen ari dira bakailao lehiaketarekin Aurten, festak ostiralean, hilak 8, eta larunbatean, hilak 9, izango dira, bakailao lehiaketarekin, eta errepikapen eguna igandean, irailak 17, izango da, aurresku lehiaketekin.
Concurso de bacalao en Ondiz. / Bakailao lehiaketa Ondizen.

Datorren ostiraletik aurrera Ondizek hartuko du lekukoa bere jaiak ospatzeko. Egitarau zabala eta askotarikoa izango da, eta aurten, hilaren 8an (ostirala), jaiak, erromeria eta mozorro-lehiaketa hasiko dira; irailaren 9an (larunbata), berriz, LV. bizkaitar erara bakailao txapelketa eta bi kontzertu izango dira, bes-teak beste.

Irailaren 17an, igandean, errepikapen egunean, Bizkaiko LXI. aurresku txapelketa eta Ondizeko emakumezkoen XIV. aurresku txapelketa ospatuko dira.

Irailak 8, ostirala (Andra Mari)
11:00 h. Txistulariekin kalejira.
12:00 h. Meza eta ohorezko aurreskua.
13:00 h. Txupinazoa. Nagusientzako luntxa.
18:00 h. Haur ekintzak.
20:00 h. Txistorrada.
22:30 h. Erromeria: “Bidean”. Mozorro lehiaketa.

Irailak 9, larunbata (Andra Maritxu)
09:00 h. LV. Bizkaitar erara bakailao txapelketa. Lursailen zozketa.
11:00 h. Txistulariekin kalejira.
12:00 h. Meza eta ohorezko aurreskua.
13:30 h. Bakailo kazolen aurkezpena.
16:00 h. Igel-toka txapelketa eta kuartan txapelketa.
18:00 h. Bakailao txapelketako sari banaketa.
21:30 h. Kontzertua: “Hoax attack”.
23:00 h. Kontzertua: “Momo” – Queen taldeari gorazarre.

Irailak 17, igandea (errepikapena)
17:00 h. Haur ekintzak.
19:00 h. LXI. Bizkaiko aurresku txapelketa. Ondizko XIV. emakumezkoen aurresku txapelketa.
22:00 h. Jaien amaiera.

Erlazionatutako dokumentuak:

Ondizko Jaiak (pdf, 2007 kb)

Bakailao txapelketa (pdf, 1807 kb)

Aurresku txapelketa (pdf, 1784 kb)

Bakailao txapelketako oinarriak (pdf, 219 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa