2023-01-19
Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda eta Ibaiondoko etxebizitza sozialen zozketaren data
Gaur argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Ibaiondo 15B eremuko P02 lurzatian babes sozialeko 26 etxebizitzaren zozketan parte hartuko duten pertsonen behin betiko zerrenda. Zozketa Avanzadako NH hotelean egingo da, urtarrilaren 26an, 12:00etan.
Edukiera mugatua izango da, beraz, zozketan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea beheko estekaren bidez; hala ere, zozketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, esteka honen bidez.
Zozketara joateko izen-ematea: hemen
Jarraitu zozketa zuzenean: hemen
Partekatu:
Itzuli