Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-12-21 Pinuetako ludotekan izena emateko epea zabalik da
ludoteca / ludoteka

Pinuetako ludotekak bigarren hiruhilekorako izena emateko epea ireki du Leioako bizilagunei, programazio-proposamen berriekin, zerbitzuak segurtasun- eta higiene-neurrietara egokituta eta blogean kontsultatu ahal izango diren edukiera eta protokoloak egokituta, berme guztiak izateko bai langileentzat bai erabiltzaileentzat.

Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara.

Adinaren eta egunen araberako banaketa egongo da, burbuila taldeak sortzeko asmoz. Horrela:

- 1. Taldea: 5-7 urte: astelehenetan eta asteazkenetan, 17: 30etik 19: 30era
- 2. Taldea: 8-9 urte: astearte eta ostegunetan 17: 30etik 19: 30era
- 3. Taldea: 10-12 urte: ostiraletan 17: 00etatik 20: 00etara

Bigarren hiruhilabeterako (urtarrila-martxoa) haurren izen ematea bideratu ahal izateko, Pinueta Ludotekaren blogean dagoen izen-emate inprimakia bete beharko da abenduaren 21 eta 22aren bitartean.

Ludotekako jarduerez gain, konfinamenduan sortutako blogaren zerbitzua mantentzen da, non etxean praktikan jartzeko erronka, esperimentu, joko eta jarduera ezberdinak ezagutzen jarraitu ahal izango dugun.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa