Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 17a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-18 Sakonetak datorren astelehenean irekiko du ikastaroetan izena emateko epea
musculacion / muskulazio

Datorren astelehenean, irailak 21, hasiko da izena emateko epea, instalazioetan abonatutako pertsonei zuzendutako kirol ikastaroetan. Izena irailaren 27ra arte eman daiteke, telefonoz edo aurrez aurre, Sakoneta kiroldegian, 9: 00etatik 21: 00etara.

Pilates, luzaketa, ziklo-indoor, hipopresiboak, yoga, combi-gym, tonifikazioa, gimnasia artikularra eta body complet. Ikastaro horiek edukiera murriztua izango dute, COVID dela-eta ezarritako protokoloen ondorioz; beraz, izena emateko epea amaitutakoan, zozketa bat egingo da irailaren 28an (11: 00etan Sakonetan), ikastaro bakoitzeko plazak esleitzeko.

Gainera, datorren astean jarduera bakoitza probatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ate irekien jardunaldi hauetan parte hartzeko, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, bihartik, irailaren 19tik aurrera, honako hauek kontuan hartuta:

- Egun eta ordu bakoitzeko inskripzio bakarra egin daiteke.
- Beste erreserba bat egiteko, bi egun igaro behar dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa