Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Maiatzaren 14a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-08-13 Leioako Udalak gaitzetsi egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat, eta elkarretaratzea deitu du biharko
udaletxea / udaletxea

Leioako Udalak gaitzetsi egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat, eta elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan, Bulebarrean.

Leioako Udalak irmoki gaitzesten du emakume batek bikotekidearengandik jasan duen genero-indarkeriako kasua, eta elkartasuna helarazi die bai biktimari bai haren familiari. Gainera, elkarretaratzea deitu du bihar, 12: 00etan, Bulebarrean.
Leioako Udalak gogorarazten du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Egoera horrek Leioan berdintasuna gauzatzeko Udalak eta Leioako gizarte osoak duten erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu.

Hori dela eta, Leioako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, abuztuak 14, 12: 00etan Bulebarrean. Halaber, osasun-agintariek eskatutako neurriak mantentzea gogorarazten da.

Leioako Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekintza guztiekin bat egin du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa