2020-04-27
Ekainera arte zabalik dago ikasleen elikadurarako laguntzak eskatzeko epea
Leioako Udaleko Gizarte Ongizate saila martxoan hasi zen ikasleei zuzendutako diru-laguntzak ematen. Udalerrian erroldatutakoak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak eta eskolatuta dauden 3 eta 16 urte bitarteko adingabeak dituzten familia-unitateei zuzendutakoak dira. Erabaki hori eskola-jantokiak ixtearen ondorioz hartu zen, adingabeko hauen elikadura egokia bermatzeko.
Ezohiko diru-laguntza horren bidez, hilean 100 euro ordaintzen dira familia-unitate bakoitzeko, ekainera arte (2019-2020 ikasturtea amaitzeko aurreikusitako data), adingabe horiei ematen zaien elikadura-ekarpena osatzeko.
Horrelako laguntzarik behar izanez gero, Leioako Gizarte Zerbitzuetan eska dezakezu, 688.657.076 telefonoaren bidez edo posta elektronikoz, elikaduralaguntza@leioa.net