Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-04-24 Konfinamenduan dieta zaintzearen garrantzia
alimentacion / alimentacion

Konfinamenduak haurren eta helduen osasunean eragina du, estres handia daukagu egun hauetan eta horrek eragin handia dauka arlo guztietan, elikaduran ere bai.

Bestalde, familia mailan, gosea emozionala denean, eta ez fisiologikoa, errazagoa da produktu kalorikoagoak, gozoak eta gaziak hartzea ... Egoera horretan ez dugu sagarrik hartzen, beste produktu mota batzuk baizik. Horrek gosea benetan sentitzen dugun ala ez jakiteko ere balio du.
Berrogeialdi honetan jende asko elikadura-planak aldatzera behartuta sentitu da.

Haurrak etxean daude, eguneko otordu guztiak leku berean egiten dira ... Eta itxuraz, ematen du denbora libre gehiago daukagula, baina izatez kontrakoa da, umeak ondoan daudela lan egin behar dugu, etxerako lanak egiten lagundu … Eta erosketak egitea, honek, gainera, denbora asko kentzen digu.

Hori dela-eta, erosketak egitera ahalik eta gutxien joan beharko genuke; eta garrantzitsua da gure burua ondo antolatzea behar duzun guztia aldi berean erosteko; komeni da, horretarako, zerrenda bat egitea.

Orain, gainera, inoiz baino ardura handiagoa hartu behar dugu gure dieta osasungarria izan dadin. Hona hemen hainbat gomendio dieta egokirako erosteko:

• Barazkiak, freskoak eta sasoikoak, baina gaur egun aukera ona izan daitezke izoztuak edo kontserban daudenak ere bai.
• Fruta freskoa, nahiz eta izozki eta irabiatu osasuntsuak egiteko fruta izoztuen poltsak erostea ere aukera bat izan.
• Lekaleak, lehorrak, kontserban eta izoztuak.
• Fruitu lehorrak eta haziak, gordinak edo erreak izan behar dira, eta gatzik gabe.
• Zereal integralak.
• Pasta eta arroza integralak (“quinoa”, kuskusa ... ere aukeratu dezakegu).
• Haragi freskoa (eta ondo izoztu!). Saltxitxa gutxiago eta oso gantzatsuak diren haragi prozesatuak hobe ez erostea, are gutxiago orain.
• Arrain freskoa, ahal dela, nahiz eta arrain ultraizoztuak ere egokiak izan, freskoak dituen elikadurazko balioak mantentzen dituelako.
• Oliba olio birjina estra (ez da ekilore-oliorik).
• Arrautzak
• Azukrerik gabeko esnekiak: jogurtak, kefir, skyr.

Umeei dagokienez, plateren aurkezpena ezinbestekoa da janaria hobeto onar dezaten. Saiatu gaitezen gauzak dibertigarri bihurtzen!

Ume batek arbuia dezake janari bat aurkezten zaion modua dela kausa, eta onartu janari bera beste modu batean aurkeztuta. Horregatik, platerak ahalik eta modurik erakargarrienean eskaini behar dizkiogu, zaporeak ezkutatu gabe.

Garrantzitsua da jateko aurreikusitako egutegiak edukitzea, eta ez edozein momentutan jan. Bai, otorduak egiteko ordutegi bat zehaztea komenigarria da, eta ez egun batzuetan oso goiz, eta beste batzuetan oso berandu .

Ume eta gazteen partaidetza plateren elaborazioan oso garrantzitsua da; badira egiten oso errazak diren platerak, baita eurek bakarrik egin ditzaketen errezetak ere; eta elkarrekin eginez gero, eurekin denbora polit bat pasatzen lagunduko digu, motibatu eta dibertitu egingo dira. Errezeta erraz horietako adibide batzuk nahi badituzu, kontsultatu hemen bertan, erantsita, utzi dizugun PDF-a.

Gogoratu Leioako Udalak elikadura osasungarriari buruzko edo elikadura-trastornoei buruzko kontsultak egiteko telefono zenbakia martxan jarri duela, egunero 10:00etatik 13:00etara: 678 404 443

Erlazionatutako dokumentuak:

Errezetak (pdf, 1134 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa