Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 05a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-04-22 LAKET jabekuntza eskolak on-line ikastaroen izena emateko epea luzatu du
laket / laket

Leioako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak online ikastaroetan izena emateko epea luzatu du larunbatera arte, apirilak 25. Interesa dutenek e-mail bat idatzi beharko dute laket@leioa.net helbidera.

Momentu honetan eskaintzen diren ikastaroak:

• BERDINTASUNEZKO HIZKUNTZAREN KOMUNIKAZIOA ETA ERABILERA (20 ordu). Hizkuntzaren erabilerak gure pentsamenduen eraikuntzan duen eragina aztertu ondoren, berdintasunezko komunikazioa sustatzeko tresnak eskaintzen dira. Apirilaren 27tik maiatzaren 17ra. Gaztelaniaz.

• SEXOLOGIA SEXUEN HEZKUNTZARI APLIKATUA (15 ordu) Gaur egun ikusten ditugun gizarte-arazoen aurrean (emakumeenganako indarkeria, sexu-aniztasunarekiko errespetu-falta, nahi gabeko haurdunaldiak, sexu-abusuak...) Ikastaro honek hezkuntza ikuspegi integral baten aldeko apustua egiten du, sexualitatearen alderdi positiboetan zentratuta. Maiatzaren 18tik 31ra. Gaztelaniaz

• GENERO-INDARKERIARI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUNA (20 ordu) Jarrera kritiko eta enpatikoa sortzea genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eta adingabeen egungo errealitateari buruz, eta indarkeriaren iraupenean eta haren ondorioetan eragina duten funtsezko faktoreak ezagutzea. Ekainaren 1etik 21era. Euskaraz edo gaztelaniaz.

Informazio gehiago:

Izena emateko

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa