2019-09-17
Askartzako Gabon Kopak 30. urte beteko ditu luxuzko partaidetzarekin
Hurrengo asteburua berezia izango da Askartzako Waterpolo Klubarentzat. Gabon Kopa Torneo ospetsuak 30 urte beteko ditu eta hori dela eta maila handiko parte-hartzea izango du lehiaketak
Gizonezko senior txapelketan Ohorezko Mailako Sant Andreu (Katalunia) eta WP Navarra (Nafarroa) egongo dira 1. Mailako CN Rubi (Katalunia) eta Claret Askartzarekin batera.
Emakumezkoetan lehiaketa infantil mailako taldeek jokatuko dute: Sant Andreu (Katalunia), WP Olivar (Aragoi), Santoña (Kantabria) eta Claret Askartza
Asteburuan une hunkigarria biziko da ere. 1990. urtean jokatu zen Askartzaren eta Madrileko CN Islaren arteko partida bera errepikatuko da. Merezitako omenaldia jasoko dute.