Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-07-18 Leioan beste lau urtez gobernu-ituna egin dute EAJ-k eta PSE-k
Iban Rodriguez Etxebarria Juan Carlos Martínez Llamazares, portavoz PSE en Ayto de Leioa /

Leioako Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak gobernu-ituna egin dute berriro “azken hauteskundeetan leioaztarrek itun hori onetsi egiten dutela egiaztatu ondoren”. Adierazi dutenez, Gobernu-talde hark “zeharkako akordioa lortu nahi izan zuen bestelako formazio politikoekin auzokideen bizi-kalitatea hobetzeko”.

Oraingoz, bai Informazio Batzordeak, bai Osoko Bilkurak goizeko ordutegian egiten hasi dira, “batez ere, zinegotzien eta udaleko pertsonalaren lan eta familia-bizitza bateragarriak izan daitezen laguntzeko, eta horrela errazagoa izan dadin udal teknikariak bilera horietan egotea”. Honez gain, Informazio Batzordeen kopurua gutxitu egin da eta hemendik aurrera lau izango dira:

1. Antolakuntza (idazkaritza, gobernu irekia, barne araudia, kontu-hartzailetza, ogasuna, ondarea, giza baliabideak eta herritarren segurtasuna).
2. Herritartasuna (gizarte ongizatea, osasuna, animalien babesa, pertsona nagusiak, garapenerako lankidetza, berdintasuna, hezkuntza, kultura, kirolak eta hizkuntza politika).
3. Lurraldetasuna (hirigintza, etxebizitza, obrak, zerbitzuak, mugikortasuna, ingurumena eta ekonomia garapena).
4. Kontuen Berezia.

Informazio Batzordeak antolatzeko modu berri honen bidez “berorien garapenean bizkortasun eta eraginkortasun handiagoa lortu nahi da, Leioatik gertu dauden udalerrietan emaitza onak izan direla ikusita”.

Arlo bakoitzeko zinegotzi ordezkariak iraileko osoko bilkuran berretsiko dira, dagoeneko alkateordeak eta ordezkari bereziak onartuta badaude ere: Estíbaliz Bilbao Larrondo (EAJ-PNV) Soinu Atadia Erakunde Autonomoko Presidente gisa, Javier Atxa Arrizabalaga (EAJ-PNV) Ekonomia Sustapena eta Garapena, Formakuntza eta Enplegua arlokoa, Enara Díaz Oyarzun (PSE) Hezkuntza eta Berdintasun arlokoa, Pedro Arceredillo Buruaga (PSE) auzoetako zinegotzi ordezkaria eta Ugaitz Zabala Gomez (EAJ-PNV) Euskararen Erakundea Erakunde Autonomoko presidentea.

Berrikuntza honen ardatz komuna “enplegua sortzea, ekonomia suspertzea, zerbitzu publikoak kalitate- eta unibertsaltasun-parametroetan mantentzea eta oraindik ekonomia egoeraren hobekuntzarik nabaritzen ez duten kolektiboekiko behar-beharrezkoa den elkartasuna” da. Hori guztia “lehentasuna izan behar da euskal erakunde desberdinen zereginean”, esan dute.

Alderdi biek konpromiso argia dute “Leioa pertsonak politika publikoen ardatz nagusitzat hartuta eraikitzeko, denek kalitate oneko zerbitzu publikoetarako sarbidea izan dezaten, inor atzean geratu gabe”. Beraz, “ahaleginen helburua herritarrei ahalik eta bizi-kalitate onena ematea izango da, eta horretarako, enplegu-, etxebizitza-, kultura-, hezkuntza-, osasuna-, eta aisialdi-aukera gehiago eta hobeak sortzea, Leioa bidezkoago, solidarioago eta euskaldunagoan.

Agintaldi honetan heldu behar zaien proiektu nagusiak hauek izango dira: udal-plangintza eguneratzea “partaidetzarekin eta ahalik eta adostasun handienarekin”, Pinuetan plan berezi bat oinezkoentzat eta aparkatzeko eremua handitzeko, Artatzagana edo Basaez auzoetako konexioak hobetzea, San Juan, Ikea Mendi, Iturribide edo Kandelazubieta aldeetako irisgarritasuna hobetzea, Lamiakoko dartsena eta ibai ondotik doan errepidea oinezkoentzako eta txirrindularientzako berreskuratzea, herriko erdigunea berritzen jarraitzea. Honez gain, Abantzadaren gaur egungo trazadura hobetzea edo hautabide bat bilatzen jarraitzea, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan jarraitzea Barandiaranen institutu bateratua eraikitzeko, eta nola ez, Torresolon kiroldegi berria egitea, Sakonetako gaur egungoa ordezkatuko duena.

Gobernu taldeak “gizarte laguntzak hobetuz gizarte-babesaren maila hobetzen jarraitzeko” konpromisoari eutsiko dio, funtsean “bereziki kalteberak diren eta baliabide gutxien dauzkaten pertsonak zaindu nahi ditugu, oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta beren programak sendotuz, beste erakundeekin elkarlanean”.

Ildo honetan, oraindik gehiago hobetuko da pertsona nagusientzako etxez etxeko laguntza-zerbitzua eta “Bakardade egoerak antzemateko Programa 70 urtetik gorako pertsonentzat” abian jarriko da. Gure nagusien zahartze aktiboa lortzeko inbertituko dugu haien bizi-kalitatea hobetzeko, eta udalerriko Pertsona Nagusientzako Zentroei laguntza ematen jarraituko dugu modu integralean.

Udalerrian diren pertsona etorkinen integrazioa hobetzeko lan egingo dugu. Horretarako, II. Immigrazio Plana martxan jarriko da eta Zurrumurruen Aurkako Sarea indartu.

Gobernu-taldeak aukera-berdintasuna bere agenda politikoaren lehen mailan edukiko du. Arestian, IV Berdintasun Plana onartu zen, eta ildo honi eusteaz gain, Emakumeen Ahalduntze Eskola sortuko da. Emakumeen arteko laguntza pertsonal eta kolektiboa izango da, parte hartze soziopolitikoa, arreta berezia emango zaio kirolari, eta partaidetza, hausnarketa eta eztabaidarako eremua sortuko da.

Leioaztarrek gehien balioesten duten gaietako bat berdeguneak zaintzea da. Honi dagokionez, gune eta parke berriak sortuko dira, hala nola, Arriena eta Leiunti parkeak eta Lertutzako urtegia. Honela, oinezkoentzako bideen sare bat egingo da, Leioako eraztun berdea osatuko dutenak.

Leioagoitia baserria ere birgaituko da eta erabilera soziala emango zaio, Errekaldeko errota eta Kortesenabarri baserriarekin egin zen moduan. Kasu honetan, udalerriko elkarte-egiturarako beharrezkoa den eremu berri bat sortuko da. Honekin batera, ez dugu ahaztu behar arestian Artatza Jauregia udalari laga zaiola eta herritarrentzat zabalik egongo den zentro sozial eta kultural moduan erabiliko duela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa