2019-05-11
Baimen barik zihoan merkantzia bereziko kamioi batek Leioako sarrera bat oztopatu zuen atzo matxura bategatik
Atzo arratsaldean izan zen, beharrezkoak diren baimenak eskatu barik, merkantzia bereziko kamioi bat Leioako hirigunea zeharkatzen ahalegindu zen eta, skate-parkeko biribilgunea pasa ostean, Mulligan´s aurrean, geldituta geratu zen matxura hidrauliko bategatik, errepidea olioz beteta utziz.
Arratsaldeko 18:00etan izan zen, holako garraioak behar dituzten baimenak eskatu barik, merkantzia berezia (hutsik zegoen deposito handia) zuen kamioi bat Leioako hirigunetik pasatzen ahalegindu zen. Izan ere, Avanzadako tunelatik ezinezkoa delako dimentsio honetako kamioiak pasatzea. Baina, Leioan sartzerakoan, Milligan’s aurretik pasatzerakoan, matxura hidrauliko bat izan zuen eta geldituta geratu zen.
Minutu gutxi batzutan Leioako Udaltzaingoak trafikoa berrantolatu zuen, eta Trafikoko Ertzaintzarekin batera lanean konturatu ziren garraioak ez zituela beharrezko baimenak eskatu. Holako garraioa bereziak, normalean, goizaldean ibiltzen dira eta, betiere, Ertzaintza eta Udaltzaingoari abisua emanez segurtasun osoz ibiltzeko errepidean.
Udaleko garbiketa langileak, bestalde, orduak egin zituzten kamioiak botatako olioa errepidetik kentzen. Bitartean, mekaniko espezializatuak eta Aldundiko Herri Lan eta Garraioen saileko teknikoak kamioia konpontzen ahalegindu ziren mugitu ahal izateko.
Hainbat aukera ikusi ostean, Udaleko agintariek eta tekniko zein mekaniko hauek maniobra seguruaren alde egitea erabaki zuten; kamioia hirigunetik ateratzea, suhiltzaileen parkearen aurrean utziz matxura ondo konpondu arte eta baimen guztiak izan arte.