2019-04-16
Irekita dago Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borondatezko epea
Irekita dago jada Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borondatezko epea. Maiatzaren 31ra arte izango da zabalik epea, eta helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 8an kargatuko dira kontuan.
Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Ondasun eta Ogasuna bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.
Oraintzeko aukerak anitzak dira:
- Finantza entitateetan: Kutxa eta banketxeak.
- Udaletxeko edota Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orriaren bitartez.
Bestalde, gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da.