Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Maiatzaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-04-10 Osasuna sustatzearen alde lan egiten dutenei zuzendutako diru-laguntzen deialdia Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 3an amaitzen da
/

Bizimodu osasungarria eta zahartze aktiboaren alde lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeei zuzendutakoa diru-laguntza deialdia atera du lehenengoz Leioako Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun Sailak.

Anomalia genetikoak, garapen-nahasmendu orokortuak, gaixotasun arraroak eta abar pairatzeagatik zeharo kalteberak diren kolektiboekin lan egiten dutenei ere zuzenduta dago deialdi hau. Betiere Leioako udalerrian gauzatzen diren ekintzak eta programak direnean; edo Leioatik kanpo garatu arren, kideen artean Leioako herritarrak dituztela egiaztatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta gainerako erakundeek antolatutakoak izango dira.

Deialdirako 10.000 euro bideratu dira. Diru-laguntza eskabide bakoitzari, gehienez ere, 1.250 euro ematea egongo da ekintza edo programa bakoitzeko. Oinarriak eskuratzeko Leioa Zabalik gardentasun-atarian sartzea besterik ez dago

Informazio gehiago:

Leioa Zabalik

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa