Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-01-24 Artaza Pinueta Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek euren lehenengo klase zientifikoak hartu dituzte.
/

Leioako Artaza-Pinueta Ikastetxeko 7 urteko hamar ikaslek parte hartu zuten, Ixone Aspiunza tutorearekin eta Paz Santana ikastetxeko zuzendariarekin batera, UPV/EHUko Ikerketako Zerbitzu Nagusiek (SGIker) antolatutako hiru lantegietan. Lantegiok Leioan (Bizkaiko Campusa) izan dira, abenduaren 11n, Leioako Udaleko Hezkuntza Sailarekin elkarlanean. Ekimen hori gazte koxkorren jarduera zientifikoarekiko interesa piztera zuzenduta zegoen.
Lantegiok zerbitzu hauetan egin dira: Erresonantzia Magnetiko Nuklearrean, X Izpiak: Molekulak eta Materialak izenekoan eta Bizkaiko Analisirako Zerbitzu Nagusian. Maribel Arriortua SGIker-eko zuzendariak harrera egin ondoren, Zientzia eta Teknologia Fakultateko hallean instalatutako fullereno ondoan, 6 mutilak eta 4 neskatoak zain eta ilusionatuta zeuden haien identifikazio txartela eta libretekin. Lehenengo eta behin, Maribel Collado eta Azucena González doktoreek eman zuten lantegira joan ziren, eta irakasle horiek modu atsegin eta praktikoan slime (propietate bereziak dituen polimero dibertigarri bat) propioa sortzen irakatsi zieten.
Horren ondoren eta hamaiketako txiki bat hartu ondoren, Artatza-Pinueta ikastetxeko ikasleek harridura handiz ikusi ahal izan zuten sumendi baten barrualdean gertatzen diren prozesuak, Aitor Larrañaga eta Leyre San Felices doktoreek emandako azalpenei esker.
Azkenik, Beatriz Abad doktoreak erakutsi zien modu ludiko batez nola sortzen PH bezalako adierazle bat aza gorriaren bitartez, horretarako prezipitatu ontziak eta pipetak erabilita.
Esperientziak parte hartu zuten guztien espektatibak gainditu zituen. Umeak pozaren pozez egon ziren, aktiboki eta partaidetza gogotsuaz, galderak eginez, dudak argituz, beren irakasle unibertsitarioak harritu arteraino. Horiek bezain harrituta geratu ziren taldearen tutorea eta eskolaren zuzendaria. Zuzendariaren hitzetan, “arratsaldean beste andereño bati kontatu zioten, eta horrek adierazi zuen pozaren pozez zeudela eta asko ikasi zutela".

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa