Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Maiatzaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-01-23 Sakonetako muskulazio aretoko sabai faltsuaren erorketak ez du zauriturik eragin Gertatutakoaren zergatiak argituko dituen balorazio teknikoaren zain, lehen balorazioak aretoa baino ez dela itxi beharko adierazten du, eta ez udal kiroldegi osoa
/

Gaur arratsaldean gertatu den Leioako Sakoneta udal kiroldegiko muskulazio aretoaren sabai faltsuaren erorketak ez du kalte larririk ez zauriturik eragin. Erorketaren zergatiak argituko dituen balorazio teknikoaren zain, Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea bertara joan da, gertatutakoaren ondoren instalazioa zein egoeratan geratu den aztertzeko.
Gertakaria arratsaldeko 16:00ak inguruan izan da, eta une horretan muskulazio aretoan erabiltzaileren bat zegoen, baina ez du inolako kalterik jaso. Herriko alkatearen esanetan, “muskulazio aretoa Leioako biztanle askok erabiltzen duten zerbitzua da, eta ekipamenduak hobetzeko eta aldatzeko prozesuan murgilduta geunden, herritarren mesederako. Une honetan bertan jarriko gara lanean kalteak konpontzeko eta, ahalik eta azkarren normaltasunera itzultzeko, egin beharreko balorazio teknikoaren ondoren”. Lehen begiradan, badirudi itxi beharreko leku bakarra aretoa dela, eta ez udal kiroldegi osoa. “Gure lan eta esfortzu guztia bertan jartzen ari gara, leioaztarrei zerbitzua ematen jarrai dezan”.




Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa