Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Maiatzaren 13a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-01-22 2019-20 ikasturterako aurre matrikula epea zabaltzear
Prematriculación  / Aurrematrikulazioa

Jakingo duzuenez, 2 eta 3 urteko umeen familiok (2016 eta 2017an jaioak) 2019-20 ikasturterako aurre matrikula egin behar duzue, orain, urtarrilaren 28 eta otsailaren 8ren bitartean . Aukeratzen duzuen ikastetxean egin behar duzue.

Izapideetan laguntzeko asmotan Udalak ondorengo egunetan ikastetxean eskaerarekin batera aurkeztu behar den errolda ziurtagiria bidaliko die etxera familia horiei.

Hona hemen prozesu osoaren egutegia:

Eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak.
a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean.
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 14a.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 21.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 28ra arte.
e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 28ra arte.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 4a.
g) Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 11.
h) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 6ra arte.
i) Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 7ra arte.
j) Estatistika-datuen grabaketa: apirilaren 8tik 15era arte. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.
k) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 20ra arte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunpekoetarako ere egutegi hori berori ezartzen da. Hortaz, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen diren gazteen kasuan ere, ikastetxez aldatu behar badute, epe horretan ere egin behar da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa